Stonehenge

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Stonehenge, Avebury eta lotutako lekuak1
UNESCOren gizateriaren ondarea
Stonehenge Total.jpg

Stonehenge multzoaren ikuspegi orokorra.

Stonehengeren kokalekua, Britainia Handiko mapan.
Mota Kulturala
Irizpideak i, ii, iii
Erreferentzia 373
Kokalekua  Erresuma Batua
Eskualdea2 Europa / Ipar Amerika
Izen ematea 1986 (X. bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

Stonehenge historiaurreko neolito garaiko monumentua da, harrespil motakoa. Brontze Aroan eraikia, Amesburytik 3,2 km mendebalderantz dago, Wiltshire konderrian, Britainia Handia, Salisbury udalerritik 13 kilometro inguru iparralderantz. Stonehenge, Avebury eta lotutako lekuak deritzon multzoko zati da.

Izenaren esanahia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Stonehenge izena hitz elkartu bat da: ingeles zaharreko "stān" (gaur egungo ingelesez stone, "harri") eta "hencg" (gaur egungo ingelesez hinge, "ate-orpoa", "banda") edo ingeles zaharreko "hen(c)en" (gaur egungo ingelesez hang, "urkamendia") Erdi Aroko urkamendiek ateburu batez elkartutako bi zutabeen antza baitzuten, Stonehengeko trilitoak bezala.

Stonehenge: 2005ko ekainaren 23a, jende ugari Udako Solstizioa ospatzen eguna amaitu eta gauaren hasierarekin bat

"Henge" atzizkia monumentu ugariei eman izan zaie Britainiar Uharteetan. Arkeologoek zehazten dutenez, "henge"-ak lur-pila zirkularrez inguratutako barne hobi batez osatutako lur-lanak izango lirateke. Batzuetan izendapen arkeologikoekin gertatzen den bezala, hau antzinazaleen burutazio bat besterik ez da, eta Stonehenge izena ez da benetan "henge" leku bat, ez eta lur-pila bat eta bere barnean ez zen hobirik egongo. Nahiz eta beste benetako "henge" edo harri zirkulu Neolitikoen garaikide izan, Stonehenge modu askotan ezohikoa eta bakarra da. Adibidez, bere trilitoek apartekoa bilakatzen dute. Stonehenge, Britainiar Uharteetako beste harri zirkuluetatik apur bat ezberdina da, adibidez Ring of Brodgar.

Eraikuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Stonehenge-eko trilitoen irudia (harrizko dintela bi harrien gainean etzanda)
Stonehenge izeneko multzo neolitikoaren goi-ikuspegiko planoa

Stonehenge harri bloke laukizuzen handiez osatutako lau zirkunferentzia kontzentrikoz osatuta dago; kanpoaldekoak, hogeita hamar metroko diametroa du, hareharrizko harri laukizuzen handiez osatuta dago, jatorriz, goialdea ateburuez gain hartua zegoen, hauek ere harrizkoak, gaur egun beren lekuetan zazpi ateburu besterik ez direlarik gelditzen. Kanpo lerro honen barnean beste hareharri urdinezko bloke txikiagoen zirkulua dago. Honek kolore berdineko hareharrizko harriekin eraikitako ferra itxurako egitura bat du bere barnean hertsirik, bere barnean "aldarea" ezinez ezagutzen den hareharrizko harlauza bat dago.

Multzo osoa 104 metroko diametroa duen lubaki batez dago inguratua. Gune honen barnean 56 giza hilobiz osatutako lur-pilaketa bat altxatzen da, "Aubreyko zuloak" izenez ezagutuak. Lur-pilaketa eta lubakia "Etorbidea"z gurutzatuak daude, 23 metro inguru zabal eta 3 kilometro luze den bide prozesionala. Honetatik hurbil, "Sakrifizioaren Harria" deritzona dago. Aurrealdean «Oin-orpoaren Harria» dago. Zirkulu megalitiko handi batez osatua dago, K. a. 2500 inguruan eraiki zela uste da. Megalitoak inguratzen dituen hondarrezko zirkulua monumentuaren zatirik antzinakotzat daukate, K. a. 3100 inguruan datatua.

Bere hastapenetan, lur-pilaketa eta hobiz inguratutako izaera erritualeko monumentu zirkular bat zen, Ingalaterra hegoaldean kokatzen diren beste batzuen antzera.

Azkenean monumentuak bere gaur egungo itxura hartu zuen, helburu horretarako Galesko hego-mendebaldean dauden Preseli mendietatik 32 hareharrizko bloke garraiatu zituzten eta "Aldare Harria" Galesko Milford Haven eskualdetik ekarria izan zen.

Multzoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Stonehenge izeneko multzo osoaren ikuspegi orokorra

Stonehenge, oraindik handiagoa zen multzo zeremonial baten zati zen, harri eta zurezko zirkuluez osatuta, bai eta etorbide zeremonialez. Sheffildego Unibertsitateko Mike Parken Pearson zuzendari den Stonehenge Riverside proiektuak buruturiko indusketek bidez, Stonehengetik oso gertu zegoen mila etxe inguruko kokaleku bat aurkitu da.

Stonehengetik hiru kilometro eskasera, Durrington Walls-en, lan zirkular zabal bat aurkitu ahal izan da lursailean, Stonehenge baino hogei aldiz zabalagoa, hobi bat eta lur-pila batez inguratuta. Han egurrezko eraikin bat altxatuta egon omen zen, orain Woodhenge izenpean, Stonehengen antzeko diseinuarekin eta mende berdinean eraikita. Woodhenge sukarriz estalitako etorbide zeremonialen bidez Avon ibaiari loturik zegoen.

Helburua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eraikuntza erraldoi honen helburu edo zergatia ezezaguna da gaur egun, baina tenplu erlijioso moduan erabiltzen zela uste da, hilen monumentu edo urtaroak aurre-ikusteko behatoki astronomiko modura ere bai.

Udako solstizioan, Eguzkia eraikinaren ardatza zehazki gurutzatuz ateratzen da, honek eraikitzaileek astronomia ezagupenen jabe zirelako ustera garamatza. Egun bera amaitzean, Eguzkia Woodhenge-eko ardatza gurutzatuz sartzen da. Leku honetan animalia hezur eta objektu ugari aurkitu ahal izan dira, bertan festa handiak ospatzen zirenaren froga gisa, ziurrenik gauez.

Errausketa aurreko giza arrastoen 240 hilobi aurkitu dira, K. a. 3030koak. Hain garai luzerako aurkitu izan diren lurperatze eskasak direla eta, hildako jende arrunten hilerri ez zela izan uste da, alderantziz, hautatutako pertsona jakin batzuena baizik. Jentil edo paganoentzat, harriak heriotzaren esanahia zuen eta Stonehenge hildakoen omenezko druiden gurtza erlijiosoen ospakizunetarako erabilia izango zen. Aldiz, Woodhenge, zurezko zirkulua izanik, biziaren omenezko ospakizunen leku izango zenaren ustea dago.

Jendea Stonehengen udako solstizioa ospatzen

Bitxikeriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiru emakumezko "druida" Stonehengen
Ilargi betea Stonehenge gainaldean

Lehenik, monje tibetarrak izan ziren, ondoren australiar aborigenak eta gero maien ondorengoak, itsas ozeanoa gurutzatu eta Stonehengen euren erritualak egiten hasi zirenak. Ingalaterrako hego-mendebaldean eginiko ospakizunak ertamerikar kultura honek Europan lehenbizikoz eguzkiari eskaintza ospakizun bat egin diezaioten balio izan du.

Stonehen multzo megalitikoaren antza irudikatzeko. Lan hau Alliance herriko iparraldea dago turisten gozamenerako, Nebraskan, Estatu Batuetan.

Australiar garagardogile batek Ingalaterrako Stonehengen erreplika bat eraikitzea pentsatzen ari da Margaret River-eko upategi ospetsuetako turistentzat, hau dena 2008ko ekainaren udako solstiziorako.

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Stonehenge

Koordenatuak: 51°10′44″N 1°49′34″W / 51.17889°N 1.82611°W / 51.17889; -1.82611