Manjushri

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Manjushri Kumara

Mañjuśrī (sanskritoz: मञ्जुश्री) Bodhisattva bat da, argialdi egoera lortu duen baina beste batzuei bide horretatik aurrera egiten laguntzeko, nirvana egoeran sartzea beranduagorako uzten duen mahayana budismoko irudia.

Manjushri, Siddhartha Gautama budaren benetako ikaslea izan zen. Buda biziaren bizitzari buruzko ia literatura gehienean bezala, Manjushriren irudiak, benetako aldeak, irudizko beste batzuekin nahasten ditu. Mahāyāna erlijiotasun herrikoian, bodhisattvak oso gurtuak dira, nolabait, kristauen artean santuak gurtzen diren antzera.

Irudikapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Manjushri, lotoaren posizioan eseritako gazte bat bezala irudikatzen da, esku batean ezpata bat duela eta, bestean, liburu bat. Ezpatak, fededunari, zentzumenek erakusten diguten mundu fidagaitzarekin lotura apurtzea ahalbidetzen duen jakinduria sinbolizatzen du. Liburua, Prajñāpāramitā Sūtra da ("Jakinduriaren perfekzioa"), mahāyāna doktrinaren testurik eraginkorrenetako bat.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Manjushri Aldatu lotura Wikidatan