María Silva Cruz

Wikipedia, Entziklopedia askea
María Silva Cruz

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMaría Silva Cruz
JaiotzaBenalup-Casas Viejas1915eko apirilaren 20a
Herrialdea Espainia
HeriotzaLaguna de la Janda (en) Itzuli1936ko abuztuaren 23a (21 urte)
Heriotza modua: bala zauria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakanarkosindikalista
KidetzaLanaren Konfederazio Nazionala

María Silva Cruz, ezaguna María «La Libertaria» goitizenez (Casas Viejas, Cádiz, 1915ko apirilaren 20a - Laguna de La Janda, Tarifa, Cádiz, 1936ko abuztuaren 24a) cadiztar gazte libertarioa eta anarkista izan zen.[1] 1933 urteko Casas Viejas inguruko gertakarietan parte hartu zuen, eta askatasunaren aldeko borrokaren sinbolo bihurtu da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

María Silva Cruz Casas Viejas-en (gero Benalup-Casas Viejas deitua) jaio zen 1915eko apirilean. Hala eta guztiz ere, XXI. mende hasieran, oraindik zailtasunak ditugu jaioteguna zehazteko, hainbat data ematen baitira herriko Nuestra Señora del Socorro parrokiako artxiboan eta Erregistro Zibilean. María Cruz Jiménezen eta Juan Silva Gonzálezen alaba izan zen, zortzi neba-ahizpetatik nagusiena. Familia apal eta langile baten jaio zen.[2]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen urteak eta hezkuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Haurtzaroko eta nerabezaroko zatirik handiena Zapatero izena zuen finkan landa- eta nekazaritza-giroan eman zuen familiarekin.[3] Han lurra eta ikatza landu zituen, familiaren euskarri nagusia zen eta. Gainera, diru-sarrera horiek osatzeko, etxe bateko etxe-zerbitzuan lan egin zuen. Hala ere, handik urte batzuetara, Casas Viejasera joan zen bizitzera familiarekin, txabola batera, hain zuzen ere. Aldaketa handia izan zen haren bizitzan. Ideia iraultzaileak zirela-eta, familia oso ezaguna zen herrian. María Silva Cruz CNTko Francisco Cruz Gutiérrez, "Seisches" goitizeneko anarkista ezagunaren biloba zen, baina ez zen izan mugimendu hori jarraitu zuen familiako bakarra. Amona arduratu zen ideia horietan hezteaz. Familiako beste kide batzuk ere, esate baterako Juan Silva aita edo Francisco eta Pedro Cruz osabak, sindikatukoak ziren.[2]

Mendilerroan bizi izan zen lehen urteetan, Catalina Jiménez Esquivel amona izan zen bere hezkuntzaren arduradun nagusia. Berak irakurtzen zituen eleberriei eta bere inguruari esker ideia iraultzaile eta libertarioz blai inguratuta zegoen. Eleberri horien artean, Federica Montsenyren idazki eta liburuak nabarmentzen dira, adibidez La victoria, El hijo de Clara edo La indomable, ideia modernoen emakumearen irudi eta genero-berdintasunari buruzkoak.[4] Casa Viejasera heldu zenean, bere ezagutza bakarrak amonak eta mendizerran batetik bestera eskolak ematen aritzen zen irakasleren batek-edo emandakoak baino ez ziren. Sasoi hartan eskolan ez zen asko hobetzen hezkuntza, neskei balio kristauak irakastea eta etxeko lanak zelan egin irakastea baitzen helburu. Beraz, batez ere bere etxean jaso zuen hezkuntza-garapena.[5]

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Maitasuna eta harmonia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1932an Casas Viejasen sortu zen «Maitasuna eta harmonia»[6] elkartea, gazte talde libertarioa eta feminista izan zen. Emakumeek osatzen zuten, eta gizonen eta emakumeen arteko kultura- eta rol-aukera berdintasuna proposatzen zuen.[7] María Silva Cruz talde horretako kidea zen, Catalina Silva Cruz ahizparekin eta Manuela Lago, Ana Cabezas edo Francisca Ortega lagunekin batera.[8]

Elkarte horren helburua ideiak trukatzea eta hainbat gizarte-gairi buruz eztabaidatzeko biltzea zen. Irakurketa-klub gisa ere funtzionatu zuen, bertaratuek liburuak trukatu eta haiei buruz hitz egiten baitzuten. Elkarte horrek formala baino haratago aritzen zen, lagunak ere baziren eta. Elkarrekin paseatzen zuten, intsignia anarkosindikalista zeramatela. Hortik dator María Silva Cruz, «La Libertaria» goitizena; izan ere, egun batean, lepoan zapi gorri bat zeramala, guardia zibil batekin istripua izan zuen. Manuel García Rodríguez agenteak probokazio gisa hartu zuen hori, eta María Silva Cruzek agenteari zaplastada bat eman zion, eta hark erantzun zuen: «Ondotxo ordainduko duzu, Libertaria! (Me las pagarán, Libertaria!)». Handik aurrera ezaguna egin zen ezizena.[2]

Casas Viejaseko gertakarietan parte hartzea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

María Silva Cruz, neurri handi batean, historiara pasatu zen 1933ko urtarrilean Casas Viejasko Gertaerak deiturikoetan parte hartzeagatik. Gertakari horietatik, Ordena Publikoko Indarretatik, bizirik ateratzea lortu zuen. Oso ezaguna zen Casas Viejasko talde anarkistetako kide zela, publikoki babesten baitzituen. Bestalde, bere familia nekazaritzaren arlokoa zenez, Manuel Azañaren gobernuaren nekazaritza-erreformaren eraginkortasunik eza eta moteltasuna bizi izan zituen lehen pertsonan. Lege horrek latifundioak eta Andaluziako landa-eremuaren desberdintasuna desagerraraziko zituela agintzen zuen. María Silva Cruz Casas Viejas-ko kale nagusietan ibili zen 1933ko urtarrilaren 11n, bandera anarkokomunistarekin, matxinada anarkista lehertu zenean, kausaren alde agertu eta horretan parte hartuz.

Agintari zibilen errepresioa iristean, beste zortzi lagunekin batera aitonaren txabolan babestu zen.[2] Beraz, toki hri gertaeren agertoki nagusi bihurtu zen, agenteek inguratu baitzuten, matxinatuen erresistentzia-gune nagusia baitzen. Gertakarien bilakaeran, txabola sugarren larre bihurtu zen, eta barruan zituen pertsona guztiak hil egin ziren, María Silva Cruz eta bere lehengusu txikia izan ezik. Txabolatik ihes egitea lortu zuten, asto eme baten ondoren babestuta, tiroz hil zutena.[9] Horren ostean, amonaren txabolan ezkutatzea erabaki zuen. Hil eta hurrengo egunean, urtarrilaren 13an, María Silva Cruzek familiarekin batera Benalup-eko dorrera ihes egin behar izan zuen. Dorre hori hondatua, herrixkaren kanpoaldean dago. Izan ere, segurtasun-indarrek gizonak atxilotzen hasi ziren, erreprimitu gisa fusilatzeko.[10] Hala ere, aita atxilotu eta fusilatu egin zuten ihes egin aurretik. Hantxe egon zen pare bat egunetan babestuta, herriko txabolara itzuli baino lehen, egoera baretuko zelakoan. Hala ere, ordu pare bat besterik ez zuten behar izan guardia zibilek amonaren txabolaren aurrean aurkezteko, eta amona geldiarazteko.

María Silva Cruz Medina Sidonian espetxeratu zuten. Casas Viejasko gertakarietan parte hartzeagatik eta jarduteagatik galdeketa gogorra pairatu zuen.[2] Hala ere, berak guztia ukatu zuen, irainak baino ez zirela eta gertaeren egunetan familiarekin egon zela esanez. Hala eta guztiz ere, epaileak gertaerekin zuzenean erlazionatzen zuten testigantzak zituenez, preso jarraitu zuen. Preso zegoela, Juan Miguel Pérez Cordón sindikalista eta gertakarien berri eman zuen lehen kazetaria, gero bere bikotekide sentimentala ere izan zena ezagutu zuen.[11] Perez Cordón aske utzi zutenean, Silvaren irudia garbitzen eta espetxetik ateratzen lagundu zioten argudioak bilatzen aritu zen. Denbora horretan guztian, María Silva Cruzek benetako kalbarioa jasan zuen, eta espetxeetako agintariengandiko tratu txarrak eta eraso sexualak ere bai. Gertakari horien salaketari eta gainean idazten ari ziren artikuluengatik jasotzen ari zen herritarren babesari esker, aske uztea lortu zuen.[2]

Hurrengo urteak eta heriotza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

María Silva Cruz askatu eta ordu batzuetara atxilotu zuten berriz. Ordukoan Cádizko Probintziako Kartzelara eraman zuten, askatzeko argudioek pisu gutxi zutelako. Hala ere, 1933ko otsailean jadanik ez zen preso komuna eta bere herrialdeko iritzi publikoaren zatirik handiena bere alde zegoen.[10] Gobernuak, Casas Viejasen gertatutakoagatik jasotzen ari zen kritika handiarengatik, iritzi publikoan zegoen tentsioa baretu behar zuen. Gobernuari ez zion batere onik egiten gertakari horretan familia galdutako neska gazte bat izateak eta haren irudia kartzelan zeudenen artean mitifikatzen ari zela ikusteak. Hala, hiru astez Cadizen preso egon ostean, aske utzi zuten, berak den-dena ukatzen baitzuen, nahiz eta kontrako froga sendoak egon. Aske utzi arte ez zuen onartu gertakarien txabolan egon izana. Aske egon zenean, gertaeren bertsioa kontatzeko egoeran egon zen. Ordurako, Maria Silva Cruz Espainia osoan ezaguna zen, eta mota guztietako idazle eta kazetariek erabiltzen zuten, hala nola Eduardo de Guzmán, Julio Romano, Ramón José Sender edo Daniel Plá eta Beltrán.[10][12]

María Silva Cruz Juan Miguel Pérez Cordónekin Paterna de Riverara joan zen bizitzera, baina ez denbora askorako, kazetaria CNTrentzat idazteko lanean hasi eta abuztuan Madrilera joan baitziren. Hiriburuan bizi izan ziren hilabete batzuk giro anarkista eta iraultzaile hutsean, baina ez dira ezagutzen bizitzako etapa horretako xehetasun askorik. CNTrentzat aktiboki parte hartu zuen, eta 1933ko azaroan egindako mitin batean eman zuen hitzaldia, hauteskunde orokorren ondoren.[13] María Silva Cruz Langileen Konfederazio Nagusiaren barruan laguntza ugari zituen eta jarraitu beharreko eredutzat hartzen zen. Hona hemen bere diskurtsoaren zati bat:

«Lankide gizon eta emakumeok, Madrilgo herria, une honetan tragediatik bizirik atera den emakume baten ahots hunkitua entzuten duzuena, Espainia eta mundu osoa hunkitu zituena; herri horrek bere asaldura, hobetzeko grina eta traidore guztiak akabatzeko grina erakusten ditu, esklabo bihurtu duten profesional-gose guztiekin…»[2]

María Silva Cruz 1934ko udara arte egon zen Madrilen. Orduan, Paterna de Riverara joan zen bere bikotekidearekin batera, 1935ean lehen eta seme bakarra izateko.[12] Herri horretan familia osoa bizi zen, Casas Viejasetik ihes egin behar izan baitzuten. Paternan izan zen, eta, familiarekin eta bikotekidearekin, landa-bizitzara itzuli zen.

Espainiako Gerra zibilaren hasieran, matxinatutako bandoko indarren esku zegoen Paterna galdu zenean, María Silva Cruz bere etxean babestu zen familiarekin, handik aurrera zer egin eta nola jokatu behar zuten jakin arte. Nahiz eta Juan Miguel Pérez Cordónek ihes egitea erabaki zuen, María Silva Cruz bere familiarekin geratu zen, eurentzat hura ez zela leku segurua jakinda.[2] Bikotekidearen familiaren etxera joan zen bizitzera, 1936ko abuztuaren 19an atxilotu eta semearengandik banandu zuten arte. Hil arte gertatu zenari buruzko erregistrorik ez badago ere, badakigu Jandako urmaelean 1936ko abuztuaren 24an fusilatu zutela.[14][15] Haren heriotza atoan zabaldu zen herrialde osoan, eta memoria kolektibora ekarri zituen urte batzuk lehenago Casa Viejasen izandako gertaerak eta «La Libertaria»ren irudia. Espainiako beste milaka zibilen moduan, gaur egun ere ez dakigu non dauden María Silva Cruzen gorpuzkiak, bere heriotza ere ez dago Erregistro Zibilean inskribatuta.

«La Libertaria»ren ondarea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Historian zehar, asko eztabaidatu da ea María Silva Cruz izan ote zen benetan gazte libertarioa eta ideia iraultzaile mitifikatua, edo, besterik gabe, rol iraultzaile hori eman zioten gertaera tragiko batzuetan sartu zen nerabea.[2] Hala ere, ezin da ukatu, aipatu den bezala, haren irudia inspirazio-iturri izan zela artistentzat eta idazleentzat. Esate baterako, Federica Montsenyk hauxe idatzi zuen:

«Den bezala, poesiaz eta tragediaz betea, hilezkortasunean sartzen da. Espainiako martirioaren haragitzea eta sinboloa da. Mariana Pineda Espainiako kontzientziaren eta bizitzaren une bat da. María Silva Cruz ahotsa da, herri gurutziltzatu baten haragia».[16]

Aintzatespenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beste adibide bat Rosselló Serra da, bere El nuevo Jesús lanean 'Libertaria' pertsonaia femeninoetako bat izendatu zuen , María Silva Cruzen omenez.[17] Bestalde, Lucía Sánchez Saornil poetak erromantze osoa eskaini zion. Hau zati bat baino ez da:

«Látigos hienden la noche.

-Corazón mío, es el viento…

Y María Silva canta:

«Duerme… nanita… arrapiezo.»

Puños de gigante baten

La puerta del aposento,

Y la noche entra de pronto,

Negra de horror y misterio.

-Ráfagas de fuego arrancan

Desgarrones de silencio-.

¡Ay, María Silva Cruz,

Carne dolida del pueblo!

Rugió brutal el destino.

¡Al fin, María Silva! ¡Fuego! … ¡Ay! María Silva Cruz

(«Libertaria», por tu abuelo)

¡Carne de tu misma carne,

Te vengará el pueblo íbero!»[2]

XXI. mende hasieran ere erreferentea da askatasunaren defendatzaile eta Gerra Zibilaren biktima gisa. Gogoan izaten jarraitzen du, utzitako herentziagatik omenaldi ugari jasotzen ditu eta plaza eta kaleei izena ematen die.[18]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Ficha en el portal Memoria Pública (Público.es)
  2. a b c d e f g h i j José Luis Gutiérrez Molina. (29 de marzo de 2014). «Silva Cruz, María – “La libertaria”» Memoria libertaria.
  3. «María Silva Cruz apodada María La Libertaria (Vida y obra)» Sobre la anarquía y otros temas 2 de junio de 2018.
  4. Susanna Talavera. «Federica Montseny Mañé» Real Academia de la Historia.
  5. «María Silva Cruz "La Libertaria"» Turismomedinasidonia.es.
  6. Carmen Lago. (26 de agosto de 2020). «Las mujeres de mi pueblo (Asamblea Feminista Amor y Armonía Benalup Casas Viejas)» La libertaria información.
  7. Juan Miguel Baquero. (26 de enero de 2019). Los sucesos de Casas Viejas: memoria de la represión al campo andaluz. .
  8. Jose Luis Gutiérrez Molina. «Catalina Silva Cruz» Todos los nombres.
  9. Salustiano Gutiérrez Baena. (31 de mayo de 2015). «María La Libertaria y Pérez Cordón, según Pepe Pareja y Antonia Márquez» El blog de Salus.
  10. a b c Salustiano Gutiérrez Baena. (31 de mayo de 2015). María Silva Cruz «La Libertaria».26. .
  11. Pedro Espinosa. (15 de febrero de 2008). «Un periodista llega a Casas Viejas» Elpais.es.
  12. a b «María Silva Cruz apodada María La Libertaria (Vida y obra)» Sobre la anarquía y otros temas 2 de junio de 2018.
  13. Salustiano Gutiérrez Baena. (26 de noviembre de 2014). El mitin de la Libertaria en Madrid. .
  14. Biografía en el Portal Libertario Oaca
  15. Muere a los 76 años el hijo de 'La Libertaria' sin saber dónde fue enterrada su madre
  16. Biografía en la Gran enciclopedia de Andalucía
  17. «El nuevo Jesús, de Rosselló Serra» La Alcarria 30 de agosto de 2012.
  18. Mateo M. e Hidalgo J.A.. (21 de noviembre de 2021). «¿Quién es quién en cada cambio de calle en Cádiz?» Diario de Cádiz.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]