Manuel Azaña

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Manuel Azaña
Manuel Azaña

Escudo de la Segunda República Española.svg
Espainiako Errepublikako Presidentea
1936ko maiatzaren 11a – 1939ko otsailaren 27a
Aurrekoa Niceto Alcalá-Zamora
Ondorengoa Francisco Franco

Escudo de la Segunda República Española.svg
Espainiako Ministroen Kontseiluko Presidentea
1931ko abenduaren 16a – 1933ko irailaren 12a
Ondorengoa Alejandro Lerroux
1936ko otsailaren 19a – 1936ko maiatzaren 10a
Aurrekoa Manuel Portela
Ondorengoa Augusto Barcia Trelles

Jaiotza 1880ko urtarrilaren 10a
Alcala de Henares, Espainia
Heriotza 1940ko azaroaren 3a
Montauban, Frantzia
Alderdi Politikoa Partido Reformista
Acción Republicana
Izquierda Republicana
Ezkontidea María Dolores de Rivas Cherif
Lanbidea Politikari eta idazlea
Sinadura Manuel Azaña-ren sinadura

Manuel Azaña Diaz (Alcala de Henares, 1880ko urtarrilaren 10a - Montauban, Frantzia, 1940ko azaroaren 3a), espainiar politikari eta idazlea izan zen. Ministroen Kontseiluko Presidentea (1931-1933, 1936) eta Espainiako Bigarren Errepublikako Presidentea (1936-1939) izan zen.

XX. mendeko espainiako politikari eta hizlari garrantzitsuenetariko bat izan zen, eta era berean kazetari eta idazle ezaguna. 1926an Vida de Juan de Valera liburuagatik Espainiako Literatura Sari Nazionala irabazi zuen. La Velada en Benicarló liburuan, 1930eko hamarkadaren inguruko gogoeta-lana egin zuen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Acción Republicana taldearen sortzailea (1924), eta Espainiako Bigarren Errepublika ekarri zuen batzorde iraultzailearen kide izan zen. 1931n, Errepublikaren behin-behineko gobernuan, Gerra ministroa izan zen eta armadaren eraberritzea abiarazi zuen. Hizlari ona, gobernuaren proiektuari buruzko eztabaidan nabarmendu zen, batez ere kleroaren aurkako klausulak aldezterakoan. 1931-1933 bitartean gobernuburua izan zen. 1933ko hauteskundeek ordura arteko politikaren gaitzespena ekarri zuten. Eskuineko gobernuaren bi urteetan esetsi egin zuten. Bere alderdia berriro antolatu zuen, eta Izquierda Republicana alderdia sortu. Frente Popular delakoaren ardatz zen alderdi honek 1936ko hauteskundeak irabazi zituen, eta maiatzean Errepublikako Presidente izendatu zuten. Gerra Zibila amaitutakoan Frantziara erbesteratu zen, errefuxiatu politiko gisa.

Literaturagile fina izan zen, La pluma (1920) literatura aldizkariaren sortzailea eta 1923-1924 urteetan España aldizkariaren zuzendaria. Eleberri autobiografiko bat idatzi zuen: El jardín de los frailes (1926). Literatura kritikari gisa lan batzuk utzi zituen: La invención del Quijote (1934) eta Vida de Juan de Valera, Juan Valera idazleari buruzko azterketa kritikoa. Politika elkarrizketei buruzko obra bat idatzi zuen Gerra erdian: La velada de Benicarló. George Borrowen La Biblia en España itzuli zuen gaztelaniara.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Manuel Azaña Aldatu lotura Wikidatan