Marcelina Zabala

Wikipedia, Entziklopedia askea
Marcelina Zabala

Bizitza
JaiotzaDeba1923ko urriaren 9a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza2010eko martxoaren 5a (86 urte)
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakpilotaria
Izengoitia(k)Iciar I

Marcelina Zabala Aizpurua (Deba, Gipuzkoa, 1923ko urriaren 9a2010eko martxoaren 5a) erraketista profesional izan zen. Iciar I izengoitiaz kantxaratu zen. Aurrelari postuan jokatu zuen Bartzelonako frontoietan.[1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erraketistak mundu guztian zehar maila profesionalean pilotan aritu ziren emakumeak izan ziren, 1917 eta 1980 artean. Emakume horien artean aurkitzen da Marcelina Zabala.

Marcelina, bere ahizpa Pilar bezala, erraketista profesionala izan zen. Sei urtez jardun zuen jokatzen Bartzelonako Sol y Sombra eta Principal Palace frontoietan.

Zabala ahizpez gain, beste hainbat erraketista sortu ziren Deban, hala nola: Nieves Cabanillas "Deva", María Teresa Egaña Urquiri "Maite", Mercedes Zubikaray Subinas "Mercedes" / "Merche" eta Josefa Egaña Urquiri "Pepita ".

2017ko abenduan "Raketistak lehen eta orain" erakusketa antolatu zuen Debako Udalak herriko erraketistak bistaratzeko eta haien ibilbidearen berri emateko asmoz. [2]

Erraketistak

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Marcelina Zabala Aizpurua Iciar» datubasea.raketistak.eus (Noiz kontsultatua: 2023-01-04).
  2. «Erakusketa: Raketistak» www.deba.eus (Noiz kontsultatua: 2023-01-04).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]