Marcello Malpighi

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Marcello Malpighi

Marcello Malpighi (Crevalcore, Bolonia, Italia, 1628 - Erroma, Italia, 1694) italiar sendagilea eta anatomista izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Inozentzio III.a aita santuaren sendagilea izan zen 1691tik aurrera. Ehunen azterketarako mikroskopioa erabili zuen lehenetakoa izan zen, eta bere izena duten glomeruluak eta piramideak aurkitu zituen.

Bi liburutan bildu dira Malpighiren zientzia-idazlan guztiak: Marcelli Malpighi opera omnia (1686) eta Marcelli Malpighi opera postuma (1697-1698).

Marcello Malpighi, Opera omnia

Malpighiren glomerulua esaten zaio giltzurrunetako kapilar-sareetako bakoitzari. Han irazten da giltzurrunetara igarotzen den odola. Malpighiren piramidea esaten zaio giltzurrunen muina osatzen duten kono-formako organoetako bakoitzari.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Marcello Malpighi Aldatu lotura Wikidatan