Margaret Dockrell

Wikipedia, Entziklopedia askea
Margaret Dockrell

Bizitza
JaiotzaDublin1849ko martxoaren 18a
Herrialdea Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua  1922)
 Irlandako Errepublika  (1922 -
HeriotzaDublin1926ko ekainaren 29a (77 urte)
Hobiratze lekuaDeans Grange Cemetery (en) Itzuli
Familia
Ezkontidea(k)Maurice Dockrell (en) Itzuli
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaAlexandra College (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakfilantropoa, Udala eta sufragista

Margaret Dockrell (Dublin, 1849ko martxoaren 18a - Ibid., 1926ko ekainaren 29a) irlandar sufragista, filantropoa eta zinegotzia izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaztaroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Margaret Dockrell, sortzez Margaret Shannon, 1849ko martxoaren 18an jaio zen, Dublingo 18. Charlotte Streeten. Gurasoak Emily Shannon (sortzez Goodman) eta George William Shannon abokatua zituen. Bi ahizpa eta bi anaia gazteago zituen. Ikasketak Alexandra Collegen egin zituen, eta, gero, Dublingo Trinity Collegenko emakumeentzako hitzaldietara joaten zen. Maurice Edward Dockrellekin ezkondu zen, 1875eko uztailean. Zazpi seme-alaba izan zituzten: alaba bat eta sei seme. Senarraren familia-enpresako administratzaile eta kontseiluko kide bihurtu zen: Messrs Thomas Dockrell & Sons & Co. Ltd.[1]

Ibilbide politikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Margaret Dockrell 1876an sortutako Dublin Women's Suffrage and Local Government Association elkarteko kide aktiboa izan zen; geroago, Irish Women's Suffrage and Local Government Association (IWSLGA) bezala ezaguna. Elkarte horren xedea zen emakumeek baliabide demokratikoen bidez bozkatzeko eskubidea sustatzea. Emakumeen botorako nazioarteko hitzaldietara joan zen: 1911n, Stockholmera, eta, 1913an, Budapestera. London Women's Suffrage Society elkarteko kide ere izan zen, eta 1899an Londresen egindako Emakumeen Nazioarteko Biltzarrean tokiko gobernuan emakumeak izan zuen zereginaz hitz egin zuen. The Irish Citizen kazetak Home Rule proiektuak proposatutako Senaturako postulatzeko hautagai egoki gisa aipatu zuen 1912an.

Dockell National Union of Women Workers-eko kidea zen, zerbitzu publikoen batzordeko kide gisa zen partaide. Bere garaikide askok bezala, emakumeak osasunarekin, gizarte-moralarekin, ongizatearekin eta etxebizitzarekin zerikusia duten gaiak lantzeko egokienak zirela pentsatu izan zuen. 1898tik aurrera, Local Government (Ireland) Act aukera eman zien emakumeei toki-hauteskundeetan hautagai izateko. Dublingo konderriko Blackrock-eko Monkstown parrokiako Hiri Barrutiko Kontseiluko (Urban District Council, UDC) toki-hauteskundeetako lehen kanpaina egin zuen, 1898an. Han, 9 hautatutatik 3.a izan zen, eta, hala, Irlandan hautatutako lau emakume kontseilarietako bat bihurtu zen.

Dockrellek bere burua sindikalista eta protestante gisa deskribatzen du. Blackrock UDCko kontseiluko kide izan zen, hil arte. UDC horretako kontseilari bakarra izan zen 1925ean Ellen O'Neill hautatu zuten arte. Dockrell ere UDC bateko lehendakari hautatu zuten lehen emakumea izan zen, 1906an.

Bizi-amaiera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XX. mendearen hasierako gizarte-politika eta -asaldura Irlandan eta Irlandako Estatu Librea sortu ziren arren, tokiko politikan parte hartzen jarraitu zuen. Bereziki, 1920an Dublingo Konderriko Kontseilurako hautatu zuten lehen emakumea izan zen. Sindikalista konprometitua izan arren, Estatu Libreko gobernuarekin lan egin zuen. Senarra noble bilakatu ondoren, Lady Dockrell ere deitzen zioten. 1926ko ekainaren 29an hil zen Camolinen, bere etxean (Eaton Square, Monkstown). Deans Grange hilerrian lurperatuta dago. Haren semea, Henry Morgan Dockrell ere politikaria zen, eta beste seme bat, George, igerilari olinpikoa.[2]

Ezkontza eta familia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Margaret Maurice Edward Dockrellekin ezkondu zen 1875eko uztailaren 27an, Dublinen. Zazpi seme-alaba izan zituzten.

  • Thomas Edward Dockrell (1878ko urtarrilak 2 – 1915eko urtarrilak 16)
  • Henry Morgan Dockrell (1880ko apirilak 17 – 1955ko urriak 26)
  • Maurice Dockrell (1883 - ??)
  • James Dockrell (1884 – 1888ko abuztuak 30)
  • George Dockrell (1886ko urriak 22 – 1924ko abenduak 23)
  • Kenneth Brooks Dockrell (1888ko urtarrilak 9 – 1937ko matxoak 11)
  • Anna Dorothy Dockrell (1890 – 1976ko urtarrilak 24)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) «Dockrell, Margaret Sarah | Dictionary of Irish Biography» www.dib.ie (Noiz kontsultatua: 2024-03-12).
  2. (Ingelesez) «Lady Margaret Sarah Shannon Dockrell (1849-1926)...» www.findagrave.com (Noiz kontsultatua: 2024-03-12).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lotutako artikuluak[aldatu | aldatu iturburu kodea]