Margarita Alexandre

Wikipedia, Entziklopedia askea
Margarita Alexandre
Bizitza
JaiotzaLeon, 1923
Herrialdea Espainia
HeriotzaMadril2015eko abenduaren 23a (91/92 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakfilm-zuzendaria, zinema ekoizlea eta aktorea
IMDB: nm0018602 Edit the value on Wikidata

Margarita Alexandre Labarga (Leon, 1923ko uztailaren 3aMadril, 2015eko abenduaren 23a) aktore, film-zuzendari eta film-ekoizlea izan zen Espainiako diktadura frankistaren eta Kuba iraultzailearen lehen garaian. Espainiako zinemako zuzendari aitzindarietako bat da, Elena Jordi, Helena Cortesina, Ana Mariscal eta Rosario Pi-rekin batera. Ana Mariscalekin batera frankismo garaian fim bat zuzendu zuen lehenengo emakumea izan zen.[1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aita frantsesa zuen eta ama Puerto Ricokoa. Haurtzaroa Madrilen igaro zuen, 1938an, gerra zibila zela eta, ama eta ahizpekin batera Valentziara eraman zuten arte, bertan igaro zuen gerra. Madrilera itzuli eta gutxira bere lehenengo aktore papera lortu zuen Tierra y cielo filmean (Eusebio F. Ardavín, 1941). Juan José Melgar y Rojas, Villamonteko XII. Kondearekin ezkondu zen eta harremana amaitu bazen ere, ezkonduta jarraitu zuten, bakoitzak bere bizitza eginez modu adiskidetsuan.[2]

Puebla de las mujeres (Antonio del Amo) filmean Rafael Torrecilla zinema-kritikaria ezagutu zuen, gero urte askotan bikote sentimental eta profesionala izan zena. Altamira Films ekoiztetxea sortu zuten batera. Geroago, Nervion Films izena hartu zuen, eta Juan Mariné argazki-zuzendariak ere parte hartu zuen.[3] 1950eko hamarkadan, Alexandrek eta Torrecillak Cristo (1953), La ciudad perdida (1954) eta La Gata (1955) filmak zuzendu eta ekoitzi zituzten.[4] Horrez gain, Un hecho violento (José María Fortan, 1958) eta Nada menos que un Arkángel (Antonio del Amo, 1958) ekoitzi zituzten ere.

1959an, Margarita Alexandrek eta Rafael Torrecillak Mexikora joatea erabaki zuten. Han, Luis Buñuel eta beste erbesteratu errepublikanoen zinema-koloniaren artean aritu ziren. Hala ere, New Yorken bisatuen zain zeuden bitartean, Manuel Barbachanorekin topo egin eta harekin Kubara joatea erabaki zuten non hamaika urtez bizi izan ziren. Kuban, Alexandrek, Tomás Gutiérrez Alearekin elkarlanean aritu zen, Kubako Arte eta Industria Zinematografikoen Institutuan (ICAIC), baita Habanako Antzerki Musikalean ere.[2][1]

1971n, Alexandre Torrecillarekin elkartu zen Italian, Kubak Erroman zuen enbaxadako kontseilari komertzial gisa lan egin baitzuen. Toskanako etxean Espainiatik erbesteratutako idazle eta intelektualak hartu zituzten. Italian jarraitu zuten diktadura amaitu arte, orduan Espainiara itzultzea erabaki zuten.[1] Margarita Alexandre 2015eko abenduaren 23an hil zen Madrilgo etxean, 92 urte zituela.

Ibilbide zinematografikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1953an, Alexandrek eta Torrecillak Cristo dokumentala filmatu zuten; Juan Marinék XVI., XVII. eta XVIII. mendeetako mila eta bostehun pintura erlijiosoren gainean egindako lan esperimentala, Jesusen bizitza kontatzen duena. Filma, bitxia bada ere, Francoren txalo-zaparrada izan zuen. Hark interes nazionalekotzat jo zuen eta bere autoreak El Pardon jaso zituen.[5][6]

Ekoizpen exekutiboa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1966: La muerte de un burócrata (Tomás Gutiérrez Alea)
  • 1964: Cumbite (Tomás Gutiérrez Alea)
  • 1962: Las doce sillas (Tomás Gutiérrez Alea)
  • 1958: Un hecho violento (José María Forqué)
  • 1958: Nada menos que un arkángel (Antonio del Amo)
  • 1956: La gata (Margarita Alexandre eta Rafael Torrecilla)
  • 1954: La ciudad perdida (Margarita Alexandre eta Rafael Torrecilla)
  • 1953: Cristo (Margarita Alexandre eta Rafael Torrecilla)

Zuzendaritza eta gidoia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1955: La ciudad perdida (Margarita Alexandre eta Rafael Torrecilla)
  • 1954: Cristo (film-dokumental) (Margarita Alexandre eta Rafael Torrecilla)

Ekoizpena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bestelakoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1995: Cine de barrio - 1995eko uztailaren 27a.

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1953an, Idazle Zinematografikoen Zirkuluaren Dominen 9. edizioa.[7]
  • 2004an Zinemaren Historialarien Espainiako Elkartearen ohorezko domina, Juan Marinérekin ex aequo.[8]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]