Margarita Ruano

Wikipedia, Entziklopedia askea
Margarita Ruano
Bizitza
JaiotzaXVII. mendea
Herrialdea Espainia
Heriotzaezezaguna ( urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakantzerkigilea eta aktorea

Margarita Ruano aktore eta antzerkigile espainiarra izan zen XVII. mendearen bigarren erdian.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Informazio gutxi dago bere bizitzari buruz.

Gaspar de Olmedo-rekin ezkonduta zegoen, Alonso de Olmedo aktorearen semea[1] eta, 1692an, Madrilgo Huertas kalean bizi ziren, agintariek komedia egileen konpainiei eskatutako txosten batean agertzen den bezala (Agustín Manuel de Castillak egindako zerrendan).[2] 1695. urtean, bere senarrarekin batera, ordezkari gisa agertzen da Ávila eta Madril arteko antzerki konpainia baterako arropen garraioan. Agustín Manuel de Castillaren antzerki konpainian Maria de Navasekin batera, besteak beste, izan zen.[3]

Lana[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Margarita Ruano Madrilgo antzokietan, 1690ko hamarkadan, antzeztutako lau pieza dramatikoren egilea da: guztiak bertso polimetrikoan idatziak izan zirenak eta musikarekin batera antzeztuak izateko sortuak.[4]

El Baile de las Posadas de Madrid laneko protagonistak Madrilgo Cava Baja kalea eta Silva kalea dira, hiriko ostatuak biltzen ziren kaleak. Antzezlanaren argudioan esaten da hainbat alegoria ostatu hartzera hurbiltzen direla kale horietara: Edertasuna, Jelosia, Hutsaltasuna, Maitasuna eta Apaltasuna. Guztiek lortzen dute ostatu, Apaltasunak izan ezik, eta denak haserrarazi ondoren, lortu egiten du. 1692. urteko apirilean antzeztu zen lehen aldiz.[4]

Dakigunaren arabera Baile de los títulos de comedias antzezlanak 1690eko martxoaren 30ean antzeztua izateko lizentzia lortu zuen; Baile del juego de vuelo de vuelen pajaritos 1692koa da; eta El baile del veneno de los sentidos 1700. urtekoa. [5]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Olmedo Bernal, Francisco J. (2013). El teatro breve de Alonso de Olmedo: estudio y edición (tesis doctoral). Universidad Complutense de Madrid.
  2. Sanz Ayán, Carmen (2002). «El patrimonio empresarial de autoras y actrices a fines del siglo xvn: vestidos de comedia». AISO. Actas VI., Carmen. (2002). «El patrimonio empresarial de autoras y actrices a fines del siglo xvn: vestidos de comedia». In AISO. Actas VI.. Centro Virtual Cervantes.
  3. González Martínez, Dolores. (2002). «María de Navas: bosquejo biográfico de una controvertida actriz de la escena española de finales del siglo XVII» Scriptura 17: 177-210. ISSN 1130-961X..
  4. a b Escabias, Juana; Huerta Calvo, Javier. (2013). Dramaturgas del Siglo de Oro: guía básica. Huerga & Fierro Editores ISBN 978-84-941731-5-8..
  5.  doi:10.5944/epos.29.2013.15203. ISSN 2255-3495..

Kanpoko estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]