Mariaren eliza (Efeso)

Koordenatuak: 37°56′42″N 27°20′21″E / 37.94494°N 27.3392°E / 37.94494; 27.3392
Wikipedia, Entziklopedia askea
Mariaren eliza (Efeso)
Efeso
Kokapena
Estatu burujabe Turkia
Turkiako probintziaIzmir probintzia
Turkiako barrutiaSelçuk
Koordenatuak37°56′42″N 27°20′21″E / 37.94494°N 27.3392°E / 37.94494; 27.3392
Map
Historia eta erabilera
IrekieraV. mendea
Izenaren jatorriaMaria
Arkitektura
Estiloabizantziar arkitektura

Mariaren eliza (turkieraz: Meryem Kilisesi) egungo Turkian dagoen eraikin historikoa da. Katedrala da eta Selçuk herrian dago, Izmir probintzian, Efeso portutik gertu.[1] Eliza hau ere Kontzilioen eliza bezala ezagutzen da zeren eta leku horretan Kristautasunaren historiako bi kontzilio ospetsuak egin baitziren. Jainkoaren Amari eskainita dago.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eliza eraikitzeko faseak.

Eliza V. mende hasieran eraiki zen, Efesoko kontzilioarekin batera, 431. urtean egindakoa. Horregatik, pentsatzekoa da kontzilioa egiteagatik eraiki zela zeren eta bilkura horretan "Jainkoaren Ama" izena erabaki baitzen. Dena dela, aztarnategian aurkitutako zenbait elementuek tokian aurretik erromatar basilika bat zegoela pentsatzeko bidea ematen dute; aurreko eraikin hori III. mendean hustu egin zen.[2] 500 urtearen inguruan eliza handitu egin zen, katedral monumentalaz bihurtuz; horren abside eta zutabe batzuk dira egun ikus daitezkeen aztarnak. Elizak katedral izaera Antzinaro Berantiar osoan mantendu zuen.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mariaren eliza (Efeso) Aldatu lotura Wikidatan