Marko Fulvio Nobilior

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Marko Fulvio Nobilior, K. a. II. mendeko erromatar general bat izan zen.

Pretorea izan zen Hispanian K. a. 193an. K. a. 189an, kontsul izendatua izan zen eta Greziara bidali zuten, non Etoliar Ligaren boterea suntsitu zuen. Kanpain honetarako, berarekin, Ennio olerkaria eraman zuen, bere loriaren lekuko bihurtu nahi zuena. Anbrazia hiria setiatu zuen, amore eman zuena, eta arpilatzetik libratu zuena bere biztanleengandik, urrezko koroa bat jasotzearen truke. Erromara itzuli zenean, erromatar garaipen bat ospatu zuen, erakutsitako garaikurren handitasunagatik nabarmen daitekeena.

Nabarmendu beharrekoa da, lehen aldiz, militar batek, berarentzat aldarrikatzen dituela lehen Errepublikarentzako soilik ziren ohoreak aldarrikatzea, aipaturiko urrezko koroa kasu. Arrazoi honegatik, Katon Maiorren aurrez-aurreko oposizioa izan zuen Nobiliorrek, Anbraziaren hartzean, erromatar general bezal zuen duintasuna konprometitzea leporatu ziona.

Marko Emilio Lepidorekin zentsore izendatua izan zen, honekin, Erroman lan publiko ugari abiatu zituelarik, plaza berriak, azokak, arkupeak eta akueduktu bat kasu. Herkules Musarumen tenplua zaharberritu zuen Flaminio zirkuan. Foroko lehen basiliketako bat eraiki zuen, beranduago, Emilia Basilika bezala ezagutuko zena. Greziar kulturaren zale sutsu bezala, honen maisu lanetako asko sartu zituen Erroman.

Marko Fulvio Nobilior, K. a. 255ean kontsul izan zen Servio Fulvio Petino Nobiliorren biloba zen, eta kontsul kargua bete zuten bi seme izan zituen: Marko Fulvio Nobilior eta Kinto Fulvio Nobilior.


Aurrekoa
Luzio Kornelio Eszipion Asiarra eta Gaio Laelio
Erromatar kontsula Gneo Manlio Vulsorekin
K. a. 189
Ondorengoa
Gaio Livio Salinator eta Marko Valerio Mesala