Marko Furio Kamilo

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Marko Furio Kamilo (K. a. 446-K. a. 365), jatorri patriziarreko militar eta politikari bat izan zen, Erromatar Errepublikaren hasiera inguruan bizi izan zena.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tito Livio eta Plutarkoren arabera, zentsore aukeratua izan zen K. a. 403an. Garaipen batekin saritua izan zen lau alditan, eta diktadore izendatua bost aldiz. Erromaren Bigarren Sortzailea tituluaren ohoratua izan zen.

Hamar urteko setio baten ondoren hartu zuen Veii hiriko lurra modu bidegabean banatu izana leporatu zitzaionean, bere borondatez erbesteratu zen Ardean. Berari buruz, Erroman garaile sartu zenean, erregeen garaiak gogoratzen zituen patriziar harro bat zela esaten zen. Erromatarrak Aliako guduan garaituak izan zirenean eta galiarrek Erroma arpilatu zutenean, Marko Furio Kamilo, diktadore eta armadako jeneral bezala berrizendatua izan zen. Bere armadarekin, Kamilok, suntsitutako Erromatik kanporatu zituen, ondoren, hiriaren egoaldean erabat garaitzeko.

Kamilok erromatarrei, lurraldearen suntsipenaren ondorioz abailduta zeudenak, Veyesera joateko asmoa kendu, eta hiria berreraikitzeko konbentzitu zituen. Ondoren, ekuo, volsko eta etruriarren aurka borrokatu zuen, arrakastaz, eta, jarraian, galiarren beste inbaditze bat geldiarazi zuen K. a. 367an. Patriziar jatorrikoa zen arren, Kamilok, plebeioei kontzesioak egiteko beharra ikusi zuen, eta Leges Liciniae-Sextiae deritzen legeak onartu zituen. Izurrite baten ondorioz hil zen K. a. 365ean, 81 urte zituela.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Marko Furio Kamilo Aldatu lotura Wikidatan