Veii

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Veii (latinez Veii edo Veius; italieraz: Veio), antzinaroan, hiri etrusko garrantzitsu bat izan zen, Erromatik 16 kilometro inguru ipar-iparmendebalderantz zegoena, Italian. Egungo Formello herrian dago, Erromako probintzian.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Garai etruriar eta erromatarra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Grotta Campana

Veii, Etruriar Ligako hiririk aberatsena izan zen, Etruriako hegoaldeko mugan zuen kokapen pribilegiatuaren ondorioz. Erromatik gertuen zegoen hiri etruskoa zenez, ia etengabe egon zen erromatarrekin gerran ia 300 urtez. Azkenik, Marko Furio Kamilo erromatar jeneralaren armadak konkistatu zuen K. a. 396an, hamar urte iraun zuen Veiiko Gerran zehar. Une horretatik aurrera, Veii, Erromatar Errepublikaren zati izatera pasa zen.

Livia Drusilak, Augusto enperadorearen emazteak, Veiien hazienda bat izan zuen, Suetoniok, Hamabi Zesarren bizitzak izeneko bere lanean dioenez. Veii, antzinaroan oso ezaguna izan zen bertako estatuen kalitateagatik. Horien artean, gaur egun Vatikanon dagoen Tiberio enperadorearen estatua bat eta Veiiko Apoloren estatua, gaur egun Museo Etrusko Nazionalean dagoena nabarmen daitezke.

Ahaztea eta berraurkitzea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiria, Erromatar Inperioaren garaian utzi egin zen, eta XVII. mendean Raphael Fabrettik berraurkitu zuen arte ahaztua izan zen. Veiien hondakinak Isola Farnese herri txikitik gertu daude.

Hiriaren hondakinen kanpoaldean, tenplu baten hondarrak aurkitu dira. Tumuluak eta harkaitzean zulatutako zenbait hilobi ere aurkitu dira. Ospetsuena, Grotta Campana bezala ezagutzen dena da, 1843an industua, kontserbatutako fresko etruriar antzinakoenak dituen kamerazko hilobi bat. Gainera, hirira daroaten tunel luzeak ere badaude, Tito Liviok Veiiko gerran erromatarrek lortutako garaipenari buruz idatzi zuen istorioa berretsiko lukeena.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Veii Aldatu lotura Wikidatan