Martiartuko San Antonio baseliza

Koordenatuak: 43°20′23″N 2°57′47″W / 43.339622°N 2.963164°W / 43.339622; -2.963164
Wikipedia, Entziklopedia askea
Martiartuko San Antonio baseliza
Ipar-Mendebaldeko ikuspegia.
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaErandio
Koordenatuak43°20′23″N 2°57′47″W / 43.339622°N 2.963164°W / 43.339622; -2.963164
Map
Historia eta erabilera
Eraikuntza XVII. mendea
ElizbarrutiaBilboko elizbarrutia
Arkitektura

Martiartuko San Antonio Baseliza Bizkaiko Erandio udalerrian dagoen baseliza katoliko bat da. Goierri auzoan dago, Martiartu dorretxearen alboan, eta Bolue, Martusarri, Gallorta eta Etxebarri baserrietatik hurbil. San Antonio Paduakoari sagaratua dago.

Eraikina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alboko 3,70 metroko abside trapezoidala ez beste, 9,15 x 8,70 metroko oinplano laukizuzena du. Hormak harlanduzkoak dira, izkinarriak berriz harginlanezkoak. Teilatua bi uretakoa da, absidea aldiz hirutakoa, eta ipar-mendebaldeko atearen aurrean ataria du. Ipar-ekialdeko atea itsutua dago. Hego-mendebaldean bi bao ditu. Kanpai-hormak kanpai batentzako baoa du eta gainaldean burdinezko gurutzetxo bat du.

Fatxada nagusian koartelatutako armarri bat du (lehenbiziko koartelean, otsoa eta azpian sotuer eran bost panel eta erdikoa gezi batez zeharkatua daude, hau Asuako armen modalitate bat da; bigarrenean, urratutako zuhaitza eta hari katez loturiko otsoa daude, hauek Getxoko armak dira; hirugarrenean, zuhaitz bati kate batzuz zintzilikatutako bi pertza daude, haren oinean ur-olatuak, hauek Martiartuko armak dira; eta azkenik, laugarrenean, burua biraturik duen otsoa dado, bizkar gainean duen bildots batez elikatua, oinean ur-olatuak dituela.[1] Armarriaren azpialdean honako idazkina dago:

Fatxadako armarria eta idazkia.
«ESTA HERMITA HIZO HACER POR SU DEBOCION
D. DIgo DE ASVA GVECHO I MARTTU DVEÑO I Sr. DE LAS MIS
MAS CASAS SIENDO DIPUDO DE VIZA. EL AÑO DE 1658».[2]

«Baseliza Hau, On Asva, Guecho eta Martiartu Txit. Goren.-ak Eraikitzea Agindu Zuen, Etxe Horien Jabea, P. Zuz. Gl. De Vic.ª Izanik. 1658 Urtean»

Lurzorua lur-egosizko harlauzez egina dago.

Jaieguna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Martiartuko Dorrea eta Baseliza.

Urtero ekainaren 13an, San Antonio Paduakoaren Egunez, bertan meza eta erromeria ospatu ohi dira.

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Martiartu: Heraldika, Auñamendi Entziklopedia, Euskomedia.org.
  2. En mayúsculas según Gurutzi Arregi Azpeitia (op. cit. Ermitas de Bizkaia). La Enciclopedia Auñamendi la transcribe con ligeras diferencias: «Baseliza Hau, On Asva, Getxo eta Martiartu Txit. Goren.-ak Eraikitzea Agindu Zuen, Etxe Horien Jabea, P. Zuz. Gl. De Vic.ª Izanik. 1658 Urtean». [1]

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Gurutzi Arregi Azpeitia (1987), Ermitas de Bizkaia, II. bilduma, ISBN 84-398-9631-X, 115. orr., Bizkaiko Foru Aldundia eta Labayru Institutua. Bilbo.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]