Erandio

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Erandio

 Bizkaia
Erandio
Altzagako hirigunea eta itsadarra.

Erandioko armarria

Izen ofiziala Erandio
Estatua
Erkidegoa
Lurralde Historikoa
Eskualdea
Espainia
Euskal Autonomia Erkidegoa
Bizkaia
Bilbo Handia
Alkatea Joseba Goikouria Zarraga (EAJ)
Herritarra erandiotar, erandioztar
Koordenatuak 43°18′17″N 2°58′23″W / 43.30472°N 2.97306°W / 43.30472; -2.97306Koordenatuak: 43°18′17″N 2°58′23″W / 43.30472°N 2.97306°W / 43.30472; -2.97306

Bizkaia municipalities Erandio.PNG

Eremua 17,56 km2
Garaiera 19 m
Distantzia 8 km Bilbora
Posta kodea 48950
Biztanleria 24.262 bizt (2011)
Dentsitatea 1.381,66 bizt/km²
http://www.erandioko-udala.net/

Erandio Bizkaiko udalerria da, Bilboko itsasadarraren eskubialdean kokaturik dagoena. 2008ko erroldaren arabera, 23.987 biztanle bizi dira Erandion.

Eduki-taula

[aldatu] Geografia

[aldatu] Mugakideak

Mugei dagokienez: iparraldetik Urduliz, Laukiz eta Berango dauzka mugatzat; hegoaldetik, Bilbo; ekialdetik, Loiu eta Sondika; eta mendebaldetik, Leioa, Getxo eta Bilboko itsasadarra.

Erandio Bilbo Handiko Ibai-Eskuinaldean izaera industriala daukan udalerri bakarra da.

[aldatu] Herrigunea eta auzoak

Erandio ondorengo entitate historiko edo herriguneek osatzen dute:

[aldatu] Garraiobideak eta azpiegiturak

Bilbo eta Getxotik 8 kilometrora dago Erandio. Bi hiri horien artean egoteak eta XX. mendean zehar herriak izandako industria-garapen handiak sortutako hainbat beharrek eta premiak komunikazio egokiak sortaraztera bultzatu zuten udala. Horren ondorio, Erandiok dauzkan komunikazio onak dira.

Herria Bilborekin lotzen du Bizkaibus konpainiak. Gainera, Bilboko metroari esker, ibilgailu pilaketek sortzen dituzten arazoei erantzuna eman zaie bai eta herritarren mugikortasuna handitu ere.

Mahastiak Goierrin.

[aldatu] Historia

Erandiogoikoaren ikuspegia.

Ez da ezagutzen noiz sortu zen Erandioko elizatea, baina badakigu XIX. mendera arte herriaren gune nagusia gaur egun Erandio Goikoa izenez ezagutzen den auzoaren inguruan hedatzen zena. Erandioko jarduera ekonomikorik nagusiena nekazaritza izan zen mendetan, baina XIX. mendeko industrializazioa gertatzean, industria nagusituz joan zen.

Asua ibai ertzeko zamaketa garabi bat.

Industriaren garapenarekin batera Erandio Goikoa garrantzia galduz joan zen herriko beste gune batzuen mesedetan. Gaur egun Erandioko erdigunea Altzaga edo Desertu izeneko gunearen inguruan kokatzen da. 1924an Bilbok Deustuko Elizatea anexionatu eta hiru urtera, Erandioko Lutxana auzoa anexionatu zuen. Orduan Lutxanak 702 biztanle zeuzkan.

Bilboko biztanleriaren beharrizanak asetzeko 1940an udalerriaren beste zati handi bat anexionatu zen eta azkenik 1966an Asua Haran guztia. 1983an anexionatutako lurralde guztiak Bilbotik banandu ziren, Erandio udalerria Bilbotik independizatu zela.

[aldatu] Demografia

Biztanleriaren bilakaera
1900 1910 1920 1930 1940 1981 1991 2001 2010
6.036 7.093 10.068 10.977 * * 25.055 22.422 24.294

[aldatu] Politika

2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeetako emaitzen ondorioz, EAJko Joseba Goikouria da Erandioko alkate.

Erandioko udalbatza

Izena Zinegotziak Boto kopurua[1]
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
10
4.531 (%42,14)
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE(PSOE))
5
2.236 (%20,79)
Bildu
4
2.112 (%19,64)
Alderdi Popularra (PP)
2
1.108 (%10,30)
Ezker Batua - Berdeak (EB-B)
-
459 (%4,60)
Aralar
-
271 (%2,52)

[aldatu] Kultura

[aldatu] Euskara

Gaur egun erandioztarren %19 inguru euskal hiztunak dira, 1996ko datuen arabera, Asua eta Goierri auzo euskaldunenak direla. Bertako jatorrizko hizkera mendebaleko euskara edo bizkaieraren aldaera da, mugakideak diren Leioa, Berango eta Derioko hizkerekin kidetutakoa hein handi batean. Iñaki Gamindek azken herri horietako aldaerak aztertu ditu.

[aldatu] Biblioteka

Erandioko bibliotekak Altzagan eta Astrabuduan daude. Hauek dira helbideak:

  • Altzagako biblioteka: Jesus Aranburu kalea, 6/8. Tfnoa.: 944170071.
  • Astrabuduko biblioteka: Josu Murueta kalea. Tfnoa.: 944672946.

[aldatu] Jaiak eta ospakizunak

Erandio udalerriko Astrabudua auzoko jaiak.
  • Uztaileko bigarren hamabostaldia: Asua.
  • Iraileko hirugarren astea: Lutxana

[aldatu] Erandioztar ezagunak

[aldatu] Erreferentziak

[aldatu] Kanpo loturak

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Erandio
Portal.svg
Wikipedian atari bat dago honi buruz:
Euskal Herriko Wikiatlasa
Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak