Antonio Paduakoa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Antonio Paduakoa eta Jesus Umea, Antonio de Peredaren margolana

Antonio Paduakoa[1], Fernando Martins de Bulhões jaioa, (Lisboa, 1195eko abuztuaren 15a - Padua, 1231ko ekainaren 13a) Portugalgo apaiz frantziskotarra izan zen. Afrikan, Italian eta Frantzian predikaria, eliza-hizlaria, anaidien sortzailea, teologoa eta gobernu-gizona. Italian San Frantzisko ezagutu zuen. Aszetika eta mistika liburuak idatzi zituen, haren sermoi guztiak argitaratu zirelarik. Santu harenganako debozioa laster zabaldu zen herritarren artean; bere bizitza elezaharrez inguratua azaltzen da. Pio XII.ak Elizako Doktore izendatu zuen 1946. urtean.

Haren jaia ekainaren 13an ospatzen da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]