Martin Frobisher
Wikipedia(e)tik
Ingeles itsasgizona (Altofts, Yorkshire, 1539 ingurua - Plymouth, 1594). Ameriketako iparraldetik Txinarako bidea bilatu nahian, 1576ean espedizio bat antolatu zuen; Groenlandiako hegoaldea, Labrador penintsulako ekialdea eta Baffingo lurretatik igaro zen, eta gaur bere izena daraman badiaraino heldu. 1585ean, Drakerekin Mendebaleko Indietara iritsi zen, eta Espainiako Armada Garaitezinaren kontrako gerran parte hartu zuen (1588).
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/28 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.