Martiri

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
"Martirien zutabe" komunista Alappuzha, Keralan

Martiri kristau fedeari, eta hedaduraz beste fede bati, uko ez egiteagatik heriotza pairatu duen pertsona da. Bere iritziengatik hiltzen duten pertsona.

Historian zehar martiri asko izan dira, bai kristauak eta baita munduko gainerako erlijio nagusietakoak ere. Martiri kristauak kristau aroko lehen urteetan izan ziren gehienbat; lehenengoak San Eztebe eta San Joan izan ziren. Apostolu martiri nagusiak San Petri eta San Paulo izan ziren. Kristauek lehenengo bi mendeetan jasandako esetsaldietan ez ziren martiri asko izan, baina oso aintzat hartuak dira. Islameko martiriak, shahidak, Hadith literaturan aipatzen dira lehenengoz (Koranean ez dira aipatzen). Bi motatako shahidak bereizten dira: jihadetan edo gerra santuetan hildakoak, eta islamdar izateagatik eta bestelako errurik gabe hildakoak. Islameko martiri ezagunena Husayn ibn Ali da. Budismoak ez du martiririk, kristau, judu edo islamdar erlijioek dituzten zentzuan, baina Jataka lana, Budaren eta bere jarraitzaileen bizitzaren kontakizuna agertzen duena, budismoaren martiri zerrendatzat hartzen da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Martiri Aldatu lotura Wikidatan