Marwán (abeslaria eta poeta)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Marwán (abeslaria eta poeta)

(2017)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMarwan Abu-Tahoun Recio, مروان سلمان أبو طاحون
JaiotzaMadril1979ko martxoaren 5a (45 urte)
Herrialdea Espainia
 Palestina
Lehen hizkuntzagaztelania
Hezkuntza
HeziketaFacultad de Ciencias de la Actividad Física y del Deporte (en) Itzuli
Hizkuntzakarabiera
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakpoeta, egile abeslaria, abeslaria eta musikagilea
Izengoitia(k)Marwan
Genero artistikoaolerkigintza
Musika instrumentuaahotsa
gitarra
DiskoetxeaSony Music

marwanweb.com
Facebook: MARWANoficial Twitter: Marwanmusica Instagram: marwanoficial Youtube: UCtqPsTwfAdDkT6MDN0CaTEA Spotify: 6mR7YwqzUTv6hnbySnXIEO Musicbrainz: 2cae410b-87dd-4f54-8764-17e070c3646c Edit the value on Wikidata

Marwan Abu-Tahoun Recio (Madril, 1979ko martxoaren 5a) palestinar jatorriko abeslari eta poeta espainiarra da[1].

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Madrilgo Aluche auzoan jaio zen. Aita palestinarra du eta ama espainiarra. Samir anaiak ere poesia liburuak argitaratu ditu. Nerabezaroan hasi zen idazten eta abestiak konposatzen. Heziketa Fisiko eta Kiroletako ikasketak egin eta irakaslea izan zen hainbat urtez.

2001. urtean lehenengo diskoa atera zuen, Principio y Fin. Hurrengo urteetan zirkuito independentetan ezagun egiten hasi zen hainbat lanen bidz, Palabra por palabra telesaileko hasierako abestia (2004, TVE) eta Madrid, 11 de Marzo abestia 2004ko martxoaren 11ko atentatuetako biktimen omenez atera zen No Os Olvidamos diskoan sartu zen.

2008an estudioko lehen albuma atera zuen, Trapecista izenekoa eta 2011ko Las cosas que no pude responder diskoarekin kantautore onenaren Guille saria irabazi zuen. 2013an La triste historia de tu cuerpo sobre el mío poemarioa atera zuen eta ordutik diskoak eta poesia liburuak tartekatu ditu. Marwánen liburuak Italian eta Portugalen ere argitaratu dira itzulita. 2018an Europar Parlamentuak "Bakearen aldeko musikaria" izendatu zuen[2].

Aktibismoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Palestinaren aldeko ekintza ugaritan hartu du parte, izan ere Marwánen aita Zisjordaniako Tulkarem hiriko errefuxiatuen kanpalekuan jaio zen 1950ean eta 18 urte zituela emigratu zuen Espainiara[3]. Horrela beraz, Marwánek kontzertuak eman ditu Gazako zerrendako errefuxiatuentzako eta UNRWA-ri laguntza emateko eskatu izan du. 2024an Nana Urgente para Palestina abestia sortu zuen Espainiako UNRWAren laguntzarekin[4].

2022an Ismael Serrano kantautorearekin egindako La Delicadeza abestian hainbat gai sozial lantzen ditu, gerra eta bakea, xenofobia eta Palestinako egoera ere bai[5].

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Principio y Fin (2001)
  • Trapecista (2008)
  • Las cosas que no pude responder (2011)
  • Apuntes sobre mi paso por el invierno (2014)
  • Mis paisajes interiores (2017)
  • El viejo boxeador (2020)

Poesia bildumak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • La triste historia de tu cuerpo sobre el mío (2013)
  • Todos mis futuros son contigo (2015)
  • Los amores imparables (2018)
  • Una mujer en la garganta (2021)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Montoya, Leydy. (2020-04-23). «Marwan» Historia y biografía de (Noiz kontsultatua: 2024-02-03).
  2. (Gaztelaniaz) «Poesía musical por la Paz con el cantautor Marwan» Diario de Noticias de Navarra 2018-09-17 (Noiz kontsultatua: 2024-02-03).
  3. «Día Internacional del Refugiado: 'Este hombre es mi padre, es palestino, es refugiado'» palestinalibre.org (Noiz kontsultatua: 2024-02-03).
  4. Marwán - Nana Urgente para Palestina. (Noiz kontsultatua: 2024-02-03).
  5. Marwán, Ismael Serrano - La Delicadeza (Video Oficial). (Noiz kontsultatua: 2024-02-03).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]