2004ko martxoaren 11ko atentatuak

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
2004ko martxoaren 11ko atentatuak
Monumento a los ausentes 001.jpg
Hildakoen omenezko monumentua.
Lekua Madrilgo aldiriko tren sarea
Data 2004ko martxoaren 11a
Eraso mota Atentatu terrorista
Armak Motxila-bonbak
Heriotzak 191
Zaurituak 2.050[1]
Egileak Zelula jihadista

Madrilgo 2004ko martxoaren 11ko atentatuakeuskaraz M-11 izenaz ere ezagunak (11-M gaztelaniaz)— Madrilgo aldirikoen tren sareko 4 trenetan egindako eraso terroristak izan ziren, Europako historia osoko handiena.

Espainia eta Europan egindako atentaturik handiena, goizeko zortzietan ia-ia aldi bereko 10 lehergailuk eztanda egin zuten lau trenetan. 191 lagun hil eta 1.700 baino gehiago zauriturik suertatu ziren.[2][3] Beranduago, poliziak lehertu ez ziren beste bi bonba kontrolpean lehertu zituen, eta hirugarren bat indargabetu zuen. Azken honi esker, errudunen lehen zantzuak aurkitu ziren. Aste batzuen ostean, poliziak Leganésen aurkitu zuen komando islamista. Ezkutatzen zituen etxebizitza eztandarazita, terrorista denak eta GEO polizia bat hil ziren.[4]

Espainiako Auzitegi Nazionalak hainbat islamiar terroristei egotzi zizkieten atentatuen egiletza.

Atentatuen deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hildakoen omenerako gunea Atochako geltokian.

Atentatua lau tren desberdinetan gertatu zen, goizeko ordu jendetsuenean (07:36-07:40-etan). Lau tren hauetan lehergailu kopuru handiko 10 motxila eta boltsek eztanda egin zuten. Eztandako arrastoak analizatuta, zientzialariek dinamita erako lehergailuak zirela jakin zuten, eta eztanda egin ez zuen eta Renault Kangoo autoko arrastoak analizatuta, lehergailua, Goma-2 ECO zela jakin zuten. Eztandak Atochako geltokian, Pozo del Tio Raimundo geltokian, Santa Eugenian, eta Tellez kalearen parean, Atocharantzko norabidean, gertatu ziren. Atochan 3 eztanda izan ziren, Raimundon 2, Santa Eugenian bakarra eta Tellez kalearen pareko trenbidean 4. Raimundo eztandarazi ez zuen beste lehergailu bat aurkitu zuten, 500 gramo Goma-2 ECOrekin, telefono mugikor bidez lehertaraziko zuena.


Atentatuen kronologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 07:37: Hiru lehergailuek eztanda egin dute Atochako geltokiko 2. trenbidean pausagunean dagoen aldiriko tren batean (ez ziren aldi berean lehertu).
  • 07:38: El Pozo del Tío Raimundo geltokiko tren batean 2 lehergailuek eztanda egin dute.
  • 07:38: Santa Eugenia geltokiko 21713 trenean lehergailu batek eztanda egin du.
  • 07:39: Segundo gutxiren buruan, lau lehergailuek eztanda egin dute Téllez kalean zihoan tren batean, Atochako geltokitik 500 metrora.
Bestelakoak
  • 07:36: lehen deia egin da 112 telefonora Santa Eugenia geltokitik.
  • 07:59: lehen zaurituak Madrilgo Erkidegoko ospitaleetara iristen hasi dira.
  • 09:25: Madrilgo Erkidegoko Osasuneko sailburuak herritarrei zaurituentzat odola emateko deia egin die.

Leganésko pisua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espainiako Polizia Nazionalak, Leganésen identifikatu zuen etxebizitza bat, eraso terroristen plangintza egiteko erabilia. Apirilaren 3an, larunbata, poliziek etxea inguratu zuten eta sartzera zihoazenean 3 terroristek beren buruaz beste egin zuten hainbat lehergailu erabiliz. Hiru terroristez gain, polizia bat hilik suertatu zen.[5]

Ikertzaileen arabera Leganésko pisuan erabilitako lehergailuak tren-sarearen aurka egindako erasoen lehergailuen material berdinez osatuta zeuden.

Heriotzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herritartasuna Heriotzak Herritartasuna Heriotzak
 Espainia 142 ErrumaniaErrumania 16
EkuadorEkuador 6 PoloniaPolonia 4
BulgariaBulgaria 4 PeruPeru 3
Dominikar ErrepublikaDominikar Errepublika 2 KolonbiaKolonbia 2
MarokoMaroko 2 UkrainaUkraina 2
HondurasHonduras 2 SenegalSenegal 1
KubaKuba 1 TxileTxile 1
BrasilBrasil 1 FrantziaFrantzia 1
FilipinakFilipinak 1 Guztira 191

Zauritutakoak Madrilgo Erkidegoko hainbat ospitaleetara eraman zituzten. Horrenbeste zauritu zeuden, Madrilgo Udalak kanpaina-ospitale bat jarri behar izan zuen martxan Daoíz y Velarde kirolgunean, Téllez kaletik gertu.

17 herrialdeetako hildakoak zeuden, gehienak espainiarrak, 142 hain zuzen ere. Espainiako atentaturik larriena izan zen, ETAk Bartzelonan gauzatutako Hipercorreko atentatuko 21 hildakoen kopurua erraztasunez gaindituz. 1988ko Lockerbieko atentatuaz gain, Europako historiako atentaturik handiena izan zen hildako eta zauritutako kopuruari dagokionez. Hildako pertsonen zenbaketa ofiziala, 2004ko martxoaren 23an, 191 pertsonakoa izan zen eta zaurituen kopurua 2.050 pertsonakoa izan zen.

Biktimen omeneko plaka.

Atentatuen egiletza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espainiako justiziaren arabera, marokoar talde bat, siriar eta aljeriar islamiarrak, 2 guardia zibil eta poliziaren konfidente bat[6][7][8] izan ziren atentatuak egin zituzten usteko erasotzaileak. 2006ko apirilaren 11an, Juan del Olmo epaileak, 29 pertsonen aurka salaketak jarri zituen atentatuetan parte hartzeagatik.[9]

Al Kaidaren parte-hartzea ez da oraindik frogatu,[10] nahiz eta erasoen egunean Al Kaidako talde batek atentatua bere gain hartu zuen. Hala ere, Ameriketako Estatu Batuen arabera talde horrek "ez zuen fidagarritasunik".[11] 2007ko abuztuan, Al Kaidak "harro" zegoela adierazi zuen Madrilgo atentatuengatik.[12]

Hasierako ETAren ustezko partehartzea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hasiera batean atentatua ETAk egin zuela esan zuen José María Aznarren gobernuak, erasoak Espainiako hauteskunde orokorrak baino 3 egun lehenago gertatu baitziren. Orduko Eusko Jaurlaritzako Juan Jose Ibarretxe lehendakariak ETA seinalatu zuen egile bezala, baina ETAk Gara egunkarian argitaratutako ohar batean atentatuen egiletza ukatu zuen.[13] Beranduago, terrorista islamiarrak izan zirela frogatu zen.[14]

Azpijokoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alderdi Popularreko (PP) sektore batzuek, hala nola komunikabide batzuek, esaterako El Mundo egunkariaren eta COPE irrati elizkoiaren arabera,[15] erasoa azpijoko bat izan zen orduko gobernua boteretik kentzeko. Terrorismoaren Biktimen Elkarteak ere azpijokoa egon zela argudiatu zuen.

Teoria horiek zioten ETAk, segurtasun indarretako kideek eta Marokoko isilpeko zerbitzuek atentatuetan parte hartu zutela. CIA atentatuen atzean egon zelaren susmorik ez zen egon.[16][17]

Epaia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Atentatuen inguruko ikerketak Espainiako Auzitegi Nazionalak egin zituen. Epaia 2007ko otsailaren 15 eta 2007ko uztailaren 2 artean ospatu zen. 2007ko urriaren 31an, azken epaia eman zen eta atentatuek 191 hildako eta 2.050 zauritu eragin zituela frogatu zen. Atentatuak zelula jihadista batek egin zituen, hainbat kide Leganésko pisuan beren buruaz beste egin zutenek osatutakoa hain zuzen. 11 akusatu izan ziren guztira, denak islamiarrak José Emilio Suárez Trashorras espainiarra izan ezik.

Jamal Zougam eta Othman el Gnaoui izan ziren zelula terroristaren buru eta 42.922 eta 42.924 urteetako kartzela-zigorrak ezarri zitzaizkien hurrenez hurren.

Atentatuei erreakzioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Atentatuen ondoren, Frantziak segurtasun nazionaleko plana maila laranjara igo zuen.[18] Italiako Gobernuak alerta goreneko egoera ezarri zuen.[19] Atenasen ere segurtasuna indartu zen tren-sarean eta Espainiako enbaxadan.

Atentatuak gaitzesteko Espainian osoan ia 12.000.000 herritar kaletara irten ziren manifestaldietara. Euskal hiriei dagokienez, Bilbon 300.000, Iruñean 125.000 eta Gasteizen 90.000 pertsona manifestazioetara gehitu ziren. Telebista kate nazional guztiek xingola beltza jarri zuten pantailaren goialdean eta egun osoan zehar atentatuei buruzko albistegiez hornitzen zuten programazioa.

Atentatuak nazioartean gaitzetsiak izan ziren. George W. Bush presidente estatubatuarrak, Elisabet II.a erregina ingelesak, Romano Prodi orduko Europar Batasuneko presidenteak, Joan Paulo II.a Aita Santuak, Nazio Batuen Erakundeak eta beste askok atentatuak gaitzetsi eta salatu zituzten. 2004ko martxoaren 15ean, Europa mailako 3 minutuko isilunea egin zen eguerdian.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. El Mundo (Gaztelaniaz)
  2. International Institute for Strategic Studies
  3. The Jamestown Foundation
  4. Madrid: The Aftermath: Spain admits bombs were the work of Islamists | Independent, The (London) | Find Articles at BNET.com
  5. Suspected Madrid bombing ringleader killed (CNN)
  6. The Times Bomb squad link in Spanish blast
  7. Rafá Zouhier was a confident of the Guardia Civil before, during and after the bombings...José Emilio Suárez Trashorras was also a police confident -Rafá Zohuier era confidente de la Guardia Civil antes, durante y después de los atentados....José Emilio Suárez Trashorras...También era confidente de la policía- (Gaztelaniaz)
  8. The two key collaborators of the Madrid train bombings were police confidents (Gaztelaniaz)
  9. Suspects indicted in Madrid train attacks (OnlineNewsHous)
  10. The Independent article:While the bombers may have been inspired by Bin Laden, a two-year investigation into the attacks has found no evidence that al-Qa'ida helped plan, finance or carry out the bombings, or even knew about them in advance.
  11. CBS News. Madrid Massacre Probe Widens
  12. Al Qaeda dice sentirse 'orgullosa' de la destrucción que afectó a Madrid el 11-M
  13. Voters Oust Spanish Government, CBS News On Sunday, a Basque-language daily published a statement by ETA in which the group for a second time denied involvement in the attacks.
  14. BBC on preparations for the trial
  15. Spain’s 11-M and the right’s revenge (Open Democracy)
  16. Zaplana claims PSOE "afraid that the truth will come out", The Spain Herald, 30 March 2005. Recovered from the Internet Archive.
  17. Los agujeros negros del 11-M El Mundo, 19 April 2004. Article defending a number of conspiracy theories related to the bombings. (Gaztelaniaz)
  18. [http://news.bbc.co.uk/2/hi/europe/3505094.stm France raises alert to orange
  19. The Terrorist Threat to the Italian Elections (Jamestown)

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: 2004ko martxoaren 11ko atentatuak Aldatu lotura Wikidatan