Eskiula
| Artikulu edo atal honen zuzentasuna eztabaidan dago Mesedez, ikusi dagokion eztabaida orria |
|
Eskiula |
|
|---|---|
| Akitania | |
| Izen ofiziala | Esquiule |
| Estatua Eskualdea Departamendua Kantonamendua Barrutia |
Akitania Pirinio Atlantikoak (64) Oloroe-Donamaria Mendebaldea Oloroe-Donamaria |
| Alkatea | Jean Bedecarrax (2008-2014) |
| Herritarra | eskiulatar |
| Koordenatuak | 43°11′41″N 0°42′45″W / 43.19472°N 0.7125°WKoordenatuak: 43°11′41″N 0°42′45″W / 43.19472°N 0.7125°W |
| Eremua | 28,58 km2 |
| Posta kodea | 64400 |
| Biztanleria | 542 bizt (2007) |
| Dentsitatea | 18,96 bizt/km² |
| Sorrera | XV. mendea |
| INSEE kodea | 64217 |
Eskiula Bearnoko udalerri euskalduna da[1][2], nahiz eta hainbatetan Zuberoako udalerrien barruan sailkatzen den, batik bat bertan euskaraz mintzatzen delako. Zuberoako lurraldetzat hartzen denean, Basabürüa eskualdean kokatzen da.
Udalerriaren frantsesezko izena —eta ofiziala— Esquiule da, eta okzitanierazkoa Esquiula.
2007an 542 biztanle zituen. 2008tik alkatea Jean Bedecarrax jauna da. Herri honetako bizilagunei ipini zaizkien ezizenak "bahanka biltzailiak", "karakoil biltzailiak"[3] eta "serora bühürtekariak" dira[4].
Eduki-taula |
[aldatu] Geografia
[aldatu] Topografia
Udalerriko gunerik baxuenak 190 m ditu; Joos ibaiaren ertzean dago, herri kaskoaren iparraldean.
Punturik garaiena Kanbillu mendia (660 m) da. Udalerriaren hego-mendebaldean dago; bere tontorretik mendebaldean Bartabürü ibarra dago, hegoaldean zein ekialdean Narbe eta ipar-ekialderantz jota mendiak berak izena ematen dion auzotik pasatuta Hegilla edo herri barnera jaisten da. Aipatu hiru auzoak 200-300 metroko altueran daude. Mendia Pierre Topet Etxahun koblakari ezagunaren bertso batean agertzen da, Ahargo eta Kanbillu[5]; Barkoxe herria aipatu bi mendien artean dago, lehena Barkoxeko lurretan eta bigarrena Eskiulakoetan.
Kanbilluren nagusitasunaz gain muino ugari dago Eskiulan; mendia eta herriaren artean dagoen muinoetako batean Khoxü-gaina izeneko gaztelu zahar motako aztarnategi protohistorikoa dago.
[aldatu] Hidrografia
Barkoxe bezala, udalerriko lurrak ez daude Zuberoako ardatza den Uhaitzandiko arroan, Oloroeko uhaitzera doazen zenbait ibaiadarri dagokielako[6]:
- Joosek Barkoxerekiko muga osoa eta Jeruntzerekiko ia osoa markatzen du[7].
- Bere ibaiadarren artean Josset, Buhate eta Kanbilluko errekak daude.
- Vertek ekialdeko muga markatzen du, Momor herri biarnesarekikoa[8].
[aldatu] Udalerri mugakideak
- Iparraldean: Jeruntze eta Aurin.
- Ipar-ekialdean: Moumour.
- Ekialdean: Inhasi eta Oloroe-Donamaria.
- Mendebaldean: Barkoxe (Zuberoa).
- Hegoaldean: Arhantze eta Aramitze.
[aldatu] Auzoak
Udalerria auzo batzuetan banatu ohi da; Hegilla izan ezik denak oso sakabanatuak dira[9].
- Berbila (fr. Bervielle); ekialdeko muturrean, okzitaniera hiztuna den bakarra.
- Barrena: Hegilla eta Berbilaren artean.
- Landa Sohüta: Hegillatik iparraldera, Jeruntze eta Momorrekin mugan.
- Hegilla: herri kaskoa.
- Kanbillu: izen bereko mendiaren ipar eta ipar-ekialdeko magaletan.
- Oskabi: Hegillatik ipar-mendebaldera, Eskiulak Barkoxe eta Jeruntzerekin bat egiten duen esparruan.
- Bartabürü: Barkoxeren mugakidea den ibarra, mendebaldean.
- Narbe: Baretoseko mugan barreiatutako ibarra, hego eta hego-ekialdean.
[aldatu] Garraiobideak
[aldatu] Historia eta Zuberoa-Bearno afera
Eskiula Zuberoako udalerrien barnean kokatu ohi da batzuetan; besteetan, berriz, Bearno barnean[2], ofizialki bearnotar udalerria baita. Udalerria sorrera erlatiboki berrikoa da, XV. mende erdialdekoa, hain zuzen ere. Herria Bearnoko lurretan sortu zen, baina biztanleak euskaldunak ziren. Eskiulan, ondorioz, euskara izan da nagusi. Erregimen zaharrean zehar, horrela, Eskiula Oloroeko administrazioaren parte izan zen; eta 1790eko berrantolaketa arte Aramitzeko kantonamendukoa zen. 1796ko urtarrilaren 23an biztanleek Barkoxeko euskal kantonamenduarekin bat egiteko eskatu zuten, erreferendum bidez. Baina ez zitzaion eskaerari jaramonik egin [10]. Hori dela eta, 1816 inguruan Eskiula Oloroe-Donamariako kantonamenduan sartu zen[11]. Ondorioz, Eskiula euskal kulturadun baina Bearnoko lurretako udalerria bilakatu zen. Abeltzaintzari dagokionez, bestalde, Eskiula ez da Zuberoako lur sindikatuko kide. Baina 1456an eta 1652an Zuberoako lurren erabilpenerako akordioak sinatu zituen udalerri honek [12].
Esan beharra dago udaletxean, frantziar banderarekin batera, ikurriña mugitzen dela gaur egun.
[aldatu] Demografia
|
|||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
2004ko biztanleria INSEEk eginiko behin-behineko zenbaketa da
[aldatu] Politika
[aldatu] Herri elkargoak
- Oloroe aldeko Herri Elkargoan dago, kantonamendu osoa bezala.
- Aldiz, Ipar Euskal Herri eta Zuberoako zenbait egituratan parte hartzen du: Euskal kulturaren aldeko Herriarteko sindikata eta uraren kudeaketaren gaineko Zuberoako AEP (Syndicat d'adduction d'eau potable de la Soule) sindikata.
[aldatu] Auzapez zerrenda
| Auzapezak | Agintaldia |
|---|---|
| Joseph Murcuillat | 1790-1791 |
| Pierre Andère-Hagolabustan | 1791-1792 |
| Pierre Lepphaille | 1792-1805 |
| Jean Pierre Castillon | 1805-1812 |
| Joseph Poutchoue | 1812-1813 |
| Martin Castège | 1813-1815 |
| Jean Pierre Castillon | 1815-1831 |
| Jean Pierre Quintaburu | 1831-1837 |
| Alexis Castéjurry | 1837-1848 |
| Simon Etchanchu Espelet | 1848-1871 |
| Pierre Narbéburu | 1871-1876 |
| Pierre Legris | 1876-1881 |
| Jean Etchégorry | 1881-1892 |
| Pierre Narbéburu | 1892-1896 |
| Simon Augé Eyheralt | 1896-1901 |
| Pierre Berho | 1901-1904 |
| Thomas Solougaray | 1904-1925 |
| Pierre Etchart Bichar | 1925-1945 |
| Armand Berdot | 1945-1949 |
| Albert Lepphaille | 1949-1959 |
| André Orgambide | 1959-1969 |
| Jean-Pierre Rousseu | 1969-1983 |
| Jean Berdot | 1983-1995 |
| Laurent Chabalgoity | 1995-2014 |
| Jean Bedecarrax | 2008-2014 |
[aldatu] Kultura
[aldatu] Hizkuntza
Eskiulako herritar gehienak euskaraz mintzatzen dira, zubereraz, hain zuzen[2]. Horrez gain, frantsesa oso hedatua dago, eta bearnes hiztunak ere badira[13].
[aldatu] Mitologia
Udalerriko lurretan Kanbellu mendia dago, zenbait kontakizun mitologikoen kokalekua.
[aldatu] Kirolak
Herrian bi pala txapelketa antolatzen dira urtero: bata buruz burukoa, eta bestea binakakoa. Binakakoa martxotik uztailera izaten da, eta buruz burukoa, berriz, uztail-abuztuetan.
[aldatu] Jaiak
Eskiulako bestak abuztuaren amaiera aldera ospatzen dira, kantu, dantza, kontzertu eta abarreko programarekin. Eliza bestak, aldiz, abenduaren erdi inguruan dira.
[aldatu] Maskarada eta pastoralak
Herria oso aktiboa izan da eta da Zuberoan antolatzen diren herri-antzerkien arloan. Eskiulak antolatu dituen azken maskaradak 1983, 1992 eta 2002an izan dira.
[aldatu] Pastoralak
Dokumentatuta daudenen artean hauexek izan dira herriak taularatutako pastoralak[14]:
- 1750: Sainte Isabelle du Portugal.
- 1827: Jerusalem.
- 1835: Karlomagno.
- 1912: Napoleon.
- 1924: Bonaparte.
- 1955: Matalaz. Etxahun-Irurik idatzia.
- 2000: Madalena Jauregiberri. Pier Paul Berzaitzek idatzia. Süjeta: Mixu Etxeberrigarai. Arizale guztiak andrazkoak izan ziren.
[aldatu] Eskiulatar ospetsuak
- Jean Larrasket (1885 - 1953), euskalaria, euskaltzain urgazlea.
- Martxel Tillous (1934 - 2009), apaiza, Ameriketako Estatu Batuetako mendebaldeko euskotarren kapilaua.
[aldatu] Erreferentziak
- ↑ 92. araua - Zuberoako herri izendegia, Hala zehaztu du Akademiak: "Eskiula sartu dugu zerrendan, nahiz eta herri hori Zuberoatik kanpo dagoen.", Euskaltzaindia, http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0092.pdf. Noiz kontsultatua: 2010-12-28
- ↑ a b c Eskiula, Harluxet hiztegi entziklopedikoa, http://www1.euskadi.net/harluxet/hiztegia1.asp?sarrera=Eskiula. Noiz kontsultatua: 2010-12-28
- ↑ Julien Vinson euskalaria eta Iparraldeko herriei buruzko erran zaharrak (II), Joseba Aurkenerena, Kazeta.info, 2010eko urtarrilaren 4a. "Bahanka" = barea.
- ↑ Ziberoko herrien epixtola, Bertso eta olerkien hemeroteka.
- ↑ Ahargo eta Kanbillu Klasikoen gordailuan.
- ↑ Eskiula Sandre webgune ofizialean.
- ↑ Joos] Sandren.
- ↑ Vert aipatu webgunean.
- ↑ Jeruntze eta Eskiula, Ekialdeko webgunea, Philippe Etxegorri.
- ↑ Eskiularen historia laburra, 2000ko Pastorala (azken kontsula: 2007-12-28) (Frantsesez)
- ↑ Ekialdeko webgunea, Jeruntze eta Eskiula atala; Historia (azken kontsula: 2007-12-28) (Euskaraz)
- ↑ Frantziako Kultura Ministerioa - Kultur Ondasunaren Inbentario Orokorra, Sortzez Ama Birjinaren Eliza (azken kontsula: 2007-12-28) (Frantsesez)
- ↑ "Euskara bidaide", Nora aldizkaria, 22. alea, 2009ko azaroa
- ↑ Pastoralak Xiberoan Sü Aziaren webgunean.
[aldatu] Kartografia
- IGNren 1446 ET (Tardets-Sorholus.Arette), 1445 E (Mauléon-Licharre) eta 1546 OT (Oloron-Sainte-Marie) mapak, 1:25000 eskalakoak.
[aldatu] Kanpo loturak
- (Euskaraz) Ekialdeko webgunea, Jeruntze eta Eskiulari buruzko informazioa.
- (Euskaraz) Eskiulari buruzko artikulua Amatiñoren blogean
- (Frantsesez) Eskiulako bestak
