Mats Wilander
Mats Wilander (Vaxjo, Suedia, 1964) tenislari profesional ohia da.
Bizitza [aldatu]
Hamar urterekin hasi zen tenisean jokatzen, eta 1980an nazioarteko lehiaketetan parte hartzen. Lehen urtean, munduko tenis sailkapeneko 283. lekuan geratu zen. Roland Garros eta Bangkokeko gazteentzako lehiaketak irabazi ondoren, 69. posturaino igo zen. Hiru aldiz irabazi zuen Godo Kondearen Sariketa (1982, 1983, 1984), Davis Kopa 1983an, eta Volvo Sariketa Handia 1984an. 1989an, bere bizitzako urterik okerrena izan zuen, eta munduko bigarren jokalari onena izatetik hamaseigarren izatera igaro zen. Tenisa erabat utzi gabe ere, 1991n, Suitzako Are herrian, aspaldiko ametsa beteaz, bere lehen rock kontzertua eskaini zuen kantari gisa. 1991tik 1996ra, tarteka-marteka agertu zen tenis-zelaietan. 1996an, kokaina hartzea leporatu zioten doping-kontrol batean, Frantziako Irekian.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.