Matusalen
Wikipedia(e)tik
Bartolomé Bermejoren "Kristok patriarkak Paradisura eramaten", c. 1480
Matusalen (hebreeraz: מְתֿוּשֶלַח / מְתֿוּשָלַח, Mətušélaḥ / Mətušálaḥ, "lantzaren gizona") Itun Zaharraren arabera, Uholde Unibertsalaren aurretik bizi izan zen aitalehena izan zen, urte asko bete omen zituena. Hasieraren arabera 969 urte zituela hil zen (Hasiera 5:27), eta elezahar batzuek diotenez, berriz, 720 urte zituenean.
Hasierak dio Enoken seme eta Lameken aita (Noeren aitona, beraz), 187 urte zituela sortu zuena. Bere izena urte asko dituen edozein izakiari deitzeko erabiltzen dute eta euskaraz "Matusalenen garaikoa" dela esaten dugu aspaldi-aspaldikoa dela adierazteko.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2012-11-26 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.