Maule ibaia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Maule
Chile.cuencas.hidrograficas.ohigginsymaule.svg
Maule ibaiaren arroa
Kokapena Txile
Luzera 240 km
Arroa 20.300 km²
Emaria 467 m³/s
Iturburua Maule aintzira
Ibai ahoa Ozeano Barea
Artikulu hau Txileko ibaiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus Maule (argipena).

Maule ibaia (mapudungunez euritsua) Txile erdialdean dagoen Maule eskualdeko ibai bat da, 240 kilometroko luzera duena.

Mauleren arro hidrografikoak 20.300 kilometro karratuko hedadura hartzen du, herrialde osoko laugarren handiena delarik. Bere arroaren %30a elur lerroaren gainetik dago, hala, mendilerrotar ezaugarri nabarmenekoa delarik.

Ibilgu nagusia Maule ibaia bera da, Maule aintziran jaiotzen dena, 2200 metroko altueran, modu artifizialean peraltatua, bere ur bilketa ahalmena handitzeko. Aintzira hau Pehuenche edo Maule Nazioarteko Pasabidetik gertu dago. Ibaia ekialdetik mendebalderanzko norantzan doa.

Ibilbidea eta ibaiadarrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere ibilguaren goiko zatian, bere ibaiadar nagusia Melado ibaia da, modu ez zuzenean Dial aintziran jaiotzen dena Guaiquivilo izenarekin, eta arroaren hegoekialdeko zatia bustitzen du. Gaur egun, Melado ibaia errepresatua dago Pehuenche zentralean energia hidroelektrikoa sortzeko.

Goikaldeko zatiko beste ibaiadar garrantzitsu batzuk Puelche ibaia, jaiotza tokitik 31 kilometrora batzen zaiona, Cipreses ibaia, Invernada aintzira ederra busti eta Cipreses Zentral Hidroelektrikoa urez hornitzen duena, eta Colorado eta Claro ibaiak dira. Lautadara iritsi aurretik Maule ibaia Colbún aintzirako enbaltsean errepresatua dago, izen bereko zentral hidroelektrikoa elikatzen duena.

Tarteko beheragunean, Maule ibaiak, San Javierretik gertu, bere ibaiadar nagusia den Loncomilla ibaiaren urak jasotzen ditu, arroaren hegoaldeko zatia bustitzen duena, eta Longaví ibaia eta Perquilauquén ibaiaren elkarketatik sortzen dena, ekialdetik eta mendebaldetik datozenak, hurrenez hurren. Loncomillaren bi ibaiadar garrantzitsu Putagán ibaia eta Achibueno ibaia dira, azken honek, bere aldetik, ibaiadar bezala Ancoa ibaia duelarik. Perquilauquén ibaiaren ibaiadar garrantzitsuak Purapel ibaia eta Cauquenes ibaia dira, Kostaldeko Mendilerroan jaiotzen direnak, eta ekialderantz isurtzen dira, sortzen duten ibai nagusian elkartzen diren arte.

Erdialdeko lautadan ere, Maulek Claro ibaiaren urak jasotzen ditu (berriz, eta O'Higgins eskualdean bezala, hemen Claro izeneko hiru ibai daude: Teno ibaiaren ibaiadarra den Claro ibaia, eta Maule ibaiaren bi ibaiadar, bata bere ibilguaren goikaldeko zatian eta bestea erdialdekoan), iparraldetik datorrena, eta arroaren iparraldeko urak biltzen ditu, Lircay ibaiaren urak jasoz.

Arroaren behealdeko zatian, Maulek soilik Estero de los Puercosen urak jasotzen ditu, emari urri bat ematen diona. Ia 250 kilometroko ibildea egin ondoren, Ozeano Barean itsasoratzen da, Constitución hiriaren iparraldean.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espainiarrak maputxeen lurraldera iritsi aurretik, Inka inperioak, inperioaren hedapen prozesuetako batean bere eragina kontinentearen hegoaldera hedatu zuen, Maule ibairaino iritsiz, non Pikuntxe herriaren azpitalde bat zen Purumaukei aurre egin ondoren Inka inperioaren mugak ezarri ziren.

Inca Garcilaso de la Vegaren kronikaren arabera, Mauli edo Maule ibaiaren izenarekin, bere ibilguak Inka inperioak espainiarrek araukano bezala ezagutu zituzten herriekin zuen hegoaldeko muga ezartzen zuelarik.

« hegoaldean, muga bezala Mauli ibaia zuen, ekialdetik mendebaldera doana Txileko erresuma igaroz, araukanoengana iritsi aurretik  »

Erreferentzia literarioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Maule ibaia Txileko ibai literario nagusitzat hartu da. "Lainoetako ibaiak" izena ematen dion Eskualdean jaio ziren, bertan finkatu ziren edo euren gaiak bertan oinarritu zituzten olerkari, nobelagile, ipuingile, entsegugile, historialari, antzerkigile, kronista eta hizlari kopurua harrigarria da. Zenbait antologia, egileen hiztegi eta entsegu aurrekaririk gabeko emankortasun literario honen eta ibai historiko honek eta bere arroak sortu duten aberastasun kulturalaren lekuko dira.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Maule ibaia Aldatu lotura Wikidatan