Garcilaso de la Vega (El Inca)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Garcilaso de la Vega —jaiotza-izena: Gómez Suárez de Figueroa— (Cuzco, Peru, 1539 - Kordoba, Espainia, 1616) historialaria izan zen. Guraso izan zituen Sebastián Garcilaso de la Vega, Peruko konkistatzailea, eta Atahualpa inkaren lehengusu bat. 21 urte zituela Espainiara joan eta bertan bizi izan zen hil arte. Comentarios reales (1609) lana idatzi zuen; inken jatorriaz eta haien inperioaz berri ugari jaso zituen bertan, eta Espainiako gobernuak legez kanpo utzi zuen obra hori. 1616an argitaratu zen haren bigarren liburua, Historia general del Perú. Bere lanak eleberri historikoaren eta eleberri-moldeko biografiaren aitzindaritzat hartu dira.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Garcilaso de la Vega (El Inca) Aldatu lotura Wikidatan