Max Liebermann

Wikipedia, Entziklopedia askea
Max Liebermann Gänserupferinnen
Antzara-lumatzaileak (1872), Max Liebermann
Max Liebermann Boys Bathing
Mutikoak bainatzen (1898), Max Liebermann

Max Liebermann Alemaniako margolaria (Berlin, 1847ko uztailaren 20a - Berlin, 1935eko otsailaren 8a). Weimarren egin zituen margolaritzako ikasketak. Arrakasta handia izan zuen Antzara-lumatzaileak izeneko lanarekin (1872). 1873tik 1878ra, Parisen bizi izan zen, eta inpresionismorantz lerratu zen, Millet margolari handiaren eraginpean. Ikuspegiak eta erretratuak ere egin zituen. Alemaniako inpresionismoaren aitzindaritzat hartu izan da.

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Max Liebermann Aldatu lotura Wikidatan