Mehmet Ali

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mehmet Ali (1769 - 1849)

Mehmet Ali edo Mehemet Ali (arabieraz: محمد علي باشا‎; c.1769 - 1849ko abuztuaren 2a), Egiptoko balia (1805 - 1848).

Mehmet Ali otomandar armadako komandante albaniarra zen, wali kargua hartu eta bere burua Egiptoko eta Sudango kedive izendatu zuen.

Egipto modernoko sortzailetzat hartzen da; berrikuntza ugari egin zituen Egiptok nolabaiteko independentzia lortzeko mundu-potentzia nagusienen eta Otomandar Inperioaren aurrean. Egiptoko mugak ere hedatu zituen, ondoko herriak menderatzen edota otomandarren aurka borrokatzen.

Mehmet Alik hasitako dinastiak izan zuen Egiptoko eta Sudaneko agintea 1952an Egiptoko Iraultza gertatu zen arte.

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mehmet Ali Aldatu lotura Wikidatan