Mehmet Ali
Wikipedia(e)tik
Mehmet Ali edo Mehemet Ali (1769? - 1849), Egiptoko balia (1805 - 1848).
Mehmet Ali otomandar armadako komandante albaniarra zen, bali kargua hartu eta bere burua Egiptoko eta Sudaneko kedive izendatu zuen.
Egipto modernoko sortzailetzat hartzen da; berrikuntza ugari egin zituen Egiptok nolabaiteko independentzia lortzeko mundu-potentzia nagusienen eta Otomandar Inperioaren aurrean. Egiptoko mugak ere hedatu zituen, ondoko herriak menderatzen edota otomandarren aurka borrokatzen.
Mehmet Alik hasitako dinastiak izan zuen Egiptoko eta Sudaneko agintea 1952an Egiptoko Iraultza gertatu zen arte.
Kanpo loturak[aldatu]
- (Ingelesez) Mehmet Aliri buruzko informazioa