Meiji santutegia

Koordenatuak: 35°40′34″N 139°41′57″E / 35.676111111111°N 139.69916666667°E / 35.676111111111; 139.69916666667
Wikipedia, Entziklopedia askea
Meiji santutegia
明治神宮
明治神宮前
Kokapena
Estatu burujabe Japonia
Metropolitan prefecture Tokio
Special ward of JapanShibuya
ChōchōYoyogi-Kamizonochō
Koordenatuak35°40′34″N 139°41′57″E / 35.676111111111°N 139.69916666667°E / 35.676111111111; 139.69916666667
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1920ko azaroaren 1a
Erlijioasintoismoa
IzenaMeiji enperadorea
Empress Shōken (en) Itzuli
Arkitektura
ArkitektoaItō Chūta (en) Itzuli
Estiloanagare-zukuri (en) Itzuli
Ondarea
Webgune ofiziala

Meiji santutegia (japonieraz: 明治神宮 Meiji Jingū?) Tokioko santutegi xintoista garrantzitsuena da, Shibuya auzoan kokaturik dagoena. Meiji enperadorea eta bere emazte Shōken bertan hilobiraturik daude. Urte berri egunean hiru milioi fededun biltzen dira bertan errezatzera eta amuletak erostera.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Enperadorea 1912an hil zen eta berak eta emazteak sarritan bisitatu ohi zuten parkean tenplua eraikitzea erabaki zuen Japoniako gobernuak. 1920 eta 1921 artean eraiki zuten. Bigarren Mundu Gerrako bonbardaketetan erabat suntsitua izan zen baina norbanakoen dirulaguntzei esker berriz eraiki ahal izan zen eta gaur egungo tenpluak 1958an ireki zituen ateak.

Egitura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

700.000 metro koadro dituen baso baten erdian dago Meiji santutegia. Bertan 365 espezie desberdinetako 120.000 zuhaitz daude, hauek ere jendeak borondatez emandakoak dira.

Santutegiak berak bi eremu bereizi ditu:

  • Naien: Barneko eremua da eta altxorraren museoa dauka. Bertan daude enperadorearen eta emaztearen etxe-tresnak.
  • Gaien: Santutegiaren kanpoaldea da. Margo galeriak Enperadorearen bizia kontatzen duten 80 mural ditu.

Honetaz gain santutegiaren hegoaldean dagoen Yoyogi parkean Tokioko Estadio olinpikoa dago besteak beste.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]