Melanargia lachesis

Wikipedia, Entziklopedia askea
Melanargia lachesis
Iraute egoera

Arrisku txikia  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaArthropoda
KlaseaInsecta
OrdenaLepidoptera
FamiliaNymphalidae
LeinuaSatyrini
GeneroaMelanargia
Espeziea Melanargia lachesis
(Hübner, 1790)
Banaketa mapa

Melanargia lachesis Nymphalidae familiako lepidoptero ditrisio (tximeleta) bat da, Iberiar penintsulan eta hegoaldeko Frantzian aurki daitekeena.[1]

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tximeleta txikia da, 25–28 mm-ko hegal luzera du. Helagak zuriak dira eta kolore marroiz inguraturik daude puntetan. Ertzak zuriak dira. Hegalen azpialdeak zuriak dira, marka grisekin, eta ozelo batzuk nabaritzen zaizkio[2].

Beldarra berde edo arre argia da eta lerro argi eta ilunak ditu.

Habitata[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zelaietan eta malda lehorretan aurkitzen da, 1.700 metrotako altuerarainoko eremuetan[2].

Bizi zikloa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ekainetik abuztura egiten dute hegan. Emeak hegan dabilela arrautzak banan bana erortzen uzten ditu. handik beldarra ateratzen da eta negua horrela igarotzen du. Pupa landarearen oinean lurraren gainean ezartzen da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Tolman, Tom. (2011). Mariposas de España y Europa. Lynx Edicions ISBN 9788496553842..
  2. a b (Gaztelaniaz) Valderrey, Juan Luis Menéndez. «Medioluto ibérica. Melanargia lachesis» Naturaleza y turismo (Noiz kontsultatua: 2023-01-11).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biologia Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.