Menrva

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Menrva, Etruriako as batean.

Menrva, etruriar mitologian, jakinduria, gerra, artea eta merkataritzaren jainkosa da. Gorengo hirukoaren zati da, Tinia eta Unirekin batera, erromatarren Junon-Jupiter-Minervaren baliokidea. Bere baliokide greziarra Atenea da, eta bere baliokide erromatarra den Minervaren aurrekaria da. Atenea bezala, Menrva, bere aita Tiniaren burutik jaio zen.

Bere izenak, "mn-" erroa du, oroimenarekin lotua. Adibidez, Mnemosyne (grezieraz μνημοσύνη) eta "mnestis" (grezieraz μνῆστις): oroimena edo oroitzapena esan nahi dutenak.