Minerva

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Harilkatzaileak, Diego Velazquezena

Erromatar mitologian, Minerva[1], jakinduriaren, arteen eta gerra tekniken jainkosa da, Erromaren babeslea eta artisauen patroia izateaz gain. Greziar mitologiako bere baliokidea, Atenea da.

Tituluak eta paperak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

"Minerva" izena, beharbada, etruriarrengandik hartua izango zen, hauek Menrva deitzen baitzuten. Erromatarrek, erraz nahastuko zuten bere izen atzerritarra latinezko "mens" (burua) hitzarekin, jainkosa bezala zuen arloetako bat, ez baitzen soilik gerrakoa, baizik eta baita adimenekoa ere.

Jainkosa hau, Olinpoko alabarik gogokoena zen, nork bere gorengo pribilegioetakoren batzuk eman zizkion. Profeziaren dohaina zuen, bere gogoz, hilkorren bizitzak luzatzen zituen, zoriontasuna lortzen zuen hil ondoren: berak, buru keinu batekin adierazten zuen oro, atzerabueltarik gabekoa zen, agintzen zuen oro, beti iristen zen. Bere ezaugarriak egida (Medusaren buruarekin apaindutako ezkutua), olibadia eta lantza ziren.

Mitoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Minerva Jupiterren alaba zen, nork, Metis, zuhurtasunaren jainkosa irentsi ondoren, berebiziko buruko min bat sentitu zuen. Vulkanori laguntza eskatu zion, nork burua ireki zion aizkorakada batez, bertatik Minerva sortuz, armatua eta bere aitari Gigantomakian (erraldoien aurkako gerra) laguntzea ahalbidetu zion adin batean, non bere ausardiagatik nabarmendu zen.

Minervaren istorioaren ezaugarririk ospetsuenetako bat, Neptuno itsasoetako jainkoarekin, Atenasi izena emateko izan zuen desadostasuna da. Epaile bezala aukeraturiko hamabi jainko handik, hiriarentzako gauzarik erabilgarriena egiten zuenak, bere izena emango ziola erabaki zuten. Neptunok, bere hiruhortzaren kolpe batez, lurretik zaldi bat sorrarazi zuen, eta Minervak, olibadi bat sorrarazi zuen, azken honek irabaziz.

Troiako Gerran, Minerva, akaiarren alde agertu zen Parisek umildu ondoren, Venusen edertasuna, Junonena eta Minervarenaren aurretik aukeratuz. Minervak, birjina izaten jarraitu zuen, baina honek ez zion eragotzi Parisen epaiketan saria lehiatzea. Bere arerioak gainditzeko nahiarekin, bere epaileari, ezagutza eta bertutea eskaini zizkion. Bere eskaintzak alferrikakoak izan ziren, eta gorroto handia sentitu zuen.

Batzuetan, Ulises gidatzen du honen bidaietan, batzuetan, Pandoraren alabei, emakumeei dagozkien lanetan nabarmentzeko artea erakusten die, tapizgintza lanetan loreak eta guduak irudikatzen, bera da, baita ere, bere eskuekin Junonen berokia edertzen duena. Behin batean, Araknerekin lehiatu zuen, bietatik, ehuntzen azkarrena zein zen jakiteko. Frogatzeko, Minervak lan bat proposatu zion: oihal bikain bat. Minervak Arakneren nagusitasuna ikustean, hain jeloskor jarri zen, bere arerioa armiarma bihurtu zela (Ovidiok bere Metamorfosiak lanean kontatzen duen arabera), honegatik, Minerva, jainkosa krudel bat bezala ezagutzen delarik. Eskena hau, Diego Velazquezek irudikatu zuen Harilkatzaileak izeneko bere mihise ospetsuan, gaur egun Madrilgo Pradoko Museoan dagoena.

Azkenik, Minerva da argonauten ontzia bere marrazkiaren arabera eraikiarazten duena, eta bere brankan, hitz egiten duen zurezko zatia jartzen duena, Dodonako basoan moztutako zura, ontziaren norantza zuzentzen zuena, arriskuak non zeuden jakinarazten ziena eta hauek eragozteko modua adierazten ziena. Metafora honekin, erraza da ontziaren lema ezagutzea.

Gurtza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Minerva, armatzen, Lavinia Romanarena, 1613. Borghese Galeria, Erroma

Ovidiok, Minerva, "mila ekintzen jainkosa" deitzen zuen. Italia osoan gurtua izan zen, izaera gudatia soilik Erroman hartu zuen arren.

Erromatarrek, bere jaiak, martxoak 19tik 23rarte ospatzen zituzten, plural femeninoan Quinquatria deitzen zen egunean, martxoko idesaren ondorengo bosgarren egunean, hau da, martxoak 19an, artisauen egunean. Bertsio txikiago bat, Minusculae Quinquatria deiturikoa, ekainak 13an ospatzen zuten txirulariek, erlijioarentzako bereziki erabilgarriak zirenak. Minerva, Kapitolio muinoan gurtzen zen, Junon eta Jupiterrekin batera, Kapitolioko Hirukoaren zati bezala. Egungo Erroman, Piazza della Minerva bisita daiteke, Agriparen Panteoia dagoen tokitik gertu.

K. a. 207an, olerkari eta aktoreen gremio bat eratu zen Abentino muinoko Minervaren tenpluan botozko ofrendak egiteko eta biltzeko. Gremio horretako partaideen artean, Livio Androniko zegoen. Abentinoko Minervaren santutegia, gurtza gune garrantzitsu bat izaten jarraitu zuen Erromatar Errepublikaren garaiaren erdialdea igaro eta askoz beranduago ere.

Plutarkoren Periklesen bizitza lanean, Minerva, Periklesi agertzen zaio amets batean, eta tratamendu zehatz bat agintzen dio Atenaseko zauritutako hiritar batentzat. Tratamenduak, gizona sendatu zuen, eta latoizko estatua bat altxa zen jainkosaren omenez.

Irudikapenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere estatua eta irudietan, edertasun sinple bat ematen zaio, zaindu gabea, xaloa, kutsu astun bat, bere nobletasunak, indarrak eta maiestateak txundituz. Buruan kaskoa eramaten du, esku batean pika bat, ezkutu bat bestean eta egida bularrean. Oro har, eserita agertzen da, baina, zutik dagoenean, beti, gerlari baten joera ausartarekin, kutsu pentsakor bat eta begirada, pentsamendu handitan jarria du.

Sagaraturiko animaliak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Minervari sagaraturiko animaliak, herensugea eta mozoloa ziren. Sakrifizio handiak eskaintzen zitzaizkion, eta, ondorioz, Panatenea handietan, tribu bakoitzak idi bat eskaintzen zion, animalia honen haragia, ondoren, herritarren artean banatzen zelarik.

Tenpluak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Minerva Aldatu lotura Wikidatan