Mentuhotep IV.a

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Nebtauyra Mentuhotep edo Mentuhotep IV.a, Egiptoko XI. dinastiako azken faraoia izan zen, K. a. 1983tik K. a. 1976 arte gobernatuz, Jürgen von Beckerathen arabera.

Bere izena, Nebtauyra, Karnakeko arbasoen gelan agertzen da, Seneferkara edo Mentuhotep III.aren ondoren.

Ez da agertzen Abidoseko Errege Zerrendan, ezta Saqqarako Errege Zerrendan eta Turineko Errege Kanonean ere.

Bere garaiako testigutzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Uadi Hammamaten aurkitzen diren idazkun batzuengatik ezagutzen da, non Itsaso Gorriranzko espedizioa kontatzen den, bere chatya zen Amenemhaten agindupean, errege sarkofagoa egiteko harria lortzeko. Ohiz kanpoko "mirari"ak ere deskribatzen dira basamortuan, ekaitz baten hasiera eta, erregearen sarkofagoa egiteko erabiliko den harria lortuko den harrizko blokean gazela euri bat bezala.

Bere oinordekoa, Amenemhat I.a izan zen, ziuraski, Uadi Hammamateko idazkunetan deskribatzen den chatya, tronutik kendu zuena, hau frogatzen duen frogarik ez dagoen arren, Egiptoko XII. dinastiako lehen faraoi bihurtuz.


Aurrekoa
Mentuhotep III.a
Egiptoko faraoia
Egiptoko XI. dinastia
Ondorengoa
Amenemhat I.a