Merapi

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Merapi
View of summit of Merapi, 2011.jpg

Merapiren irudia

Garaiera 2.968 m
Mota Estratosumendia
Koordenatuak 7°32′26.99″S 110°26′41.34″E / 7.5408306°S 110.4448167°E / -7.5408306; 110.4448167Koordenatuak: 7°32′26.99″S 110°26′41.34″E / 7.5408306°S 110.4448167°E / -7.5408306; 110.4448167
Merapi non dagoen adierazten duen IDN-ko/-go/-eko mapa
Merapi

Merapi mendia (indonesieraz/javeraz: Gunung Merapi, "Suzko Mendia") kono formako sumendia da, Indonesiako Erdialdeko Java eskualdean dagoena. Jakarta hiriburutik 400 km inguru hego-ekialdera dago, Jogjakarta hiriaren inguruan.

Merapik 2.911 metro ditu altueran, eta Indonesiako sumendirik aktiboena da: 2010. urtean gertatu zen azken erupzioa; ondorioz, lurrikara eta tsunamia sorrarazi zituen. 1548. urtetik hona, hirurogeita bederatzi erupzioren berri jaso da agirietan. Orokorrean, 10-15 urtetik behin izaten ditu erupzioak, eta ondoriorik latzenak 1006, 1786, 1822, 1872 eta 1930ekoek sortu zuten.

Edozein modutan ere, milaka lagun bizi dira sumendiaren magalean, eta herri batzuk 1.700 metroko altueran eraikita daude.

Parke Nazionala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Merapi inguruko 6.410 hektareako eremuak Parke Nazional izendapena jaso zuen 2004. urtean.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Merapi Aldatu lotura Wikidatan