Meristemo

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Meristemo apikal baten eskema.

Meristemoak landare baskularrek bakarri dituzten ehunak dira. Hazkundea zuzentzen dute, euren zelulek banatzeko eta berezitzeko gaitasun handia dutelako (mitosia). Kubo- edo zilindro-formako zelula batetik edo zelula-multzo batetik sortzen da; zelula horiek zatiketa bidez ugaltzeko gaitasuna dute, eta landare helduen ehunak sortzen dituzte. Jardute unearen eta landarean duten kokapenaren arabera, primario edo apikalak eta sekundario edo albokoak izan daitezke.

Zelula meristematikoak txikiak eta poliedrikoak dira, nukleo handi bat dute eta ez dute bakuolarik edo oso txikiak dituzte.

  • Meristemo primario edo apikalak zelula enbrionarioetatik sortu dira zuzen-zuzenean; sustraiaren eta zurtoinaren muturretan kokatuta daude eta landarearen luzetarako hazkundea zuzentzen dute. Etengabe zatitzen ari da.
  • Meristemo sekundario edo alboetakoak zatitzeko gaitasuna berreskuratu duten zelula helduetatik sortzen dira. Alboetan daude kokatuak eta lodierako hazkundea zuzentzen dute. Bi motatakoak daude: Kanbiuma eta felogenoa.
    • Kanbium: xilema (izerdi landugabea garraiatu) sekundarioaren eta floema (izerdi landua garraiatu) sekundarioaren artan dago eta berak sortzen ditu bai bata eta bai bestea. Zurtoin eta sustraietan dago eta zelula zilindrikoak edo zerrendak (kanbium faszikularra) osatzen agertzen da.
    • Felogenoa edo kanbium subertsua zurtoin eta sustraien azalean kokatua dago, kanpoaldetik hurbil. Kanpoalderantz suber edo kortxo izeneko ehun babeslea eratzen du eta barrualderantz, felodermis edo kortex sekundarioa izeneko parenkima kortikala. Zilindro oso bat edo arku itxura zerrenda longitudinalak eratzen agertzen da.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Meristemo

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]