Merkara

Wikipedia, Entziklopedia askea
Merkara
Faraoi

Bizitza
JaiotzaK.a. XVII. mendea
LeinuaEgiptoko XIII. dinastia
Jarduerak
Jarduerakestatu-politikaria

Merkara, Egiptoko XIII. dinastiako faraoi bat izan zen, K. a. 1640 inguruan gobernatu zuena.

Bere tronu izenaren zati bat, Merka..., Turineko Errege Kanonean idatzita dago, VII.23 erregistroan, baina bere erregealdiaren iraupena adierazten zuen papiro zatia galdu egin zen. Aurretik, Merkheperra izeneko gobernari bat du, VII.22 erregistroan, eta, ondoren, Nehesy, VIII.1 erregistroan, azken hau, Egiptoko XIV. dinastiako lehen gobernaritzat hartzen delarik.

Errege honek, soilik Egiptoko zati txiki batean gobernatu zuen, XIV, XV eta XVI. dinastien garaikidea izan zelarik. Egiptoko XIII. dinastiako azken agintariek, soilik Tebas inguruko lurraldeetan gobernatu zuten, Goi Egipton.

Garai honetan, ohi hikso deritzen erregeek, XV. dinastiakoak zirenak, Menfis konkistatu zuten eta Behe Egipto domeinatzen zuten, ia Egipto guztiko biztanleak zergari bihurtuz.

Oinordekoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egiptologo gehienek, XIII. dinastiaren benetako oinordekoak, Manetonek Egiptoko XVII. dinastia bezala deitu zueneko gobernariak izan zirela uste dute, Tebaseko agintariak, Egiptoko Inperio Berriko agintarien aurrekoak.

Bere garaiko testigutzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere izena, honako hontan idatzita aurkitu da:

  • Turineko Errege Kanonean, Merka... bezala.


Aurrekoa
Merkheperra
Egiptoko faraoia
Egiptoko XIII. dinastia
Ondorengoa
(Egiptoko XIV. dinastia, Egiptoko XV. dinastia, Egiptoko XVI. dinastia), Intef V.a (Egiptoko XVII. dinastia)