Mertxe Mugika

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mertxe Mugika

AEKko koordinatzaile nagusia

2006 - 2019
Bizitza
JaiotzaElorrio, 1963 (60/61 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
Jarduerak
Jarduerakirakaslea
Enplegatzailea(k)Alfabetatze Euskalduntze Koordinakundea

Inguma: mertxe-mugika-balanzategi

Mertxe Mugika Balantzategi (Elorrio, Bizkaia, 1963ko irailaren 24a) AEK-ko irakaslea da, pertsona helduak Alfabetatzeko eta Euskalduntzeko Koordinakunde horretan 2006tik 2019ra koordinatzaile nagusia izan da.[1] Soziolinguistika Klusterreko lehendakaria da 2021eko irailetik, Eusko Ikaskuntzako Mikel Irizarrek zuzendaritza utzi zuenetik.[2]

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mertxe Mugika 2019ko Korrika aurkezten.[3]

AEK-n zuzendari izan baino lehenago bertako irakasle izan zen. Bere 13 urteko agintaldian, ikasleen kopuruari dagokionez, AEK helduen euskalduntze alfabetatzean aritzen den elkarterik garrantzitsuena izatera iritsi da eta, administrazio-banaketak gaindituz, Euskal Herria osoan lan egiten duen bakarra. Ehun euskaltegi eta gau-eskola baino gehiago ditu, eta 600 bat irakasle.[4]

AEK-k bi urterik behin antolatzen Korrika inoiz baino onarpen handiagoarekin, eta parte-hartze handienekin aritu izan da Mertxe Mugikaren gidaritzapean. Gainera AEK eta normalizazio prozesua oso egoera interesgarrian zeuden Mertxe Mugikaren kudeaketaren azken urteetan, ikasleen gorakada izan zen: herritar gehiagok jotzen zuen euskaltegietara, eta euskara praktikatzeko egitasmoetara ere. Baita normalizazio-egitasmoetan edota aktibazio-ekimenetan ere.[5][6][7]

Hala ere, Irakasletza osatzeko zailtasunak aurkitzen zituzten AEKn, irakasleen lan-baldintzetan prekarietatearen seinaleak aurkitzen baitziren "08:00etan hasi eta 22:00etan amaitu, hurrengo urtean ez dakizu non ibiliko zaren..." Mugikak une gozo gisa gogoratu zuen 2017ko Korrika, kilometro bat euskalgintzako eragileek eta erakundeetako ordezkariek elkarrekin egin zutenean. Argazki berezia izan zen, geroko urratsen aurrekaria. «Irudi hura betiko geratuko zait iltzatuta buruan». 2019ko urriaz geroztik Alizia Iribarren da AEK-ko koordinatzaile nagusia. Aldaketa izan da AEKrentzat Iribarren Tuteran (Nafarroa) bizi da-eta. 2019ra arte Erriberako AEKren arduraduna izan zen.[5][8][9]

Sariak eta errekonozimenduak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2019: Bai Euskarari saria. "Mertxe Mugika Euskal Herriko kooperatiba handienetariko bateko buru izan baita. Mugikak AEK-ko koordinatzaile nagusiaren postua utzi zuen irailaren 30ean, 13 urte egin ostean. Urte horietan guztietan egin duen lana aitortzeko eman diogu aurten Bai Euskarari Saria".[10][11][12]
  • 2017: Euskararen Aholku Batzordeko kidea.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Hamaika Telebista» www.hamaika.eus (Noiz kontsultatua: 2019-07-16).
  2. Urdalleta Lete, Irati. (2021-09-25). «AEK-ko kidea lehendakari» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-09-28).
  3. Mugika, Mertxe. (2019). «Hamaika Telebista» www.hamaika.eus (Hamaika Telebista) (Noiz kontsultatua: 2020-05-27).
  4. «Mertxe Mugika: 'Ikasi, erabili eta eginarazo, horrexek dira botikarik onenak'.» bizkaie.biz (Noiz kontsultatua: 2019-07-16).
  5. a b «Mertxe Mugikak koordinatzaile nagusia izateari utziko dio urrian» www.aek.eus (Noiz kontsultatua: 2019-07-15).
  6. «Mertxe Mugika: 'Kilometro salmenta inoiz baino hobeto joan da'» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2019-07-16).
  7. «Mertxe Mugika (AEK-ko koordinatzaile nagusia): «Korrika da egun jende gehien biltzen duen ekimena Euskal Herrian»» El Diario Vasco 2019-04-04 (Noiz kontsultatua: 2019-07-16).
  8. Goikoetxea, Garikoitz. «Zubiak lekuko» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-07-15).
  9. (Gaztelaniaz) «Alizia Iribarrenek Mertxe Mugika ordezkatuko du AEK-an . Noticias de Navarra» Noticias de Navarra (Noiz kontsultatua: 2019-07-16).
  10. Baieuskarari. «Baieuskarari.eus - 2019ko Bai Euskarari Sariak Bordatxo jatetxea, ABB Niessen eta Mertxe Mugikarentzat» Baieuskarari (Noiz kontsultatua: 2019-10-28).
  11. «2019ko Bai Euskarari sariak, Bordatxo jatetxea, ABB Niessen eta Mertxe Mugikarentzat» naiz: 2019-10-24 (Noiz kontsultatua: 2019-10-28).
  12. «Bordatxo jatetxea, ABB Niessen eta Mertxe Mugika, Bai Euskarari saridunak» El Diario Vasco 2019-10-25 (Noiz kontsultatua: 2019-10-28).

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]