Michel Butor

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Michel Butor
Michel Butor (2002)

Frantses idazlea (Mons-en-Baroeul, 1926). Filosofia-irakaslea izan zen Ingalaterran, Grezian, Egipton eta Estatu Batuetan. La Modification (1957) eleberriarekin lortu zuen arrakastak literaturaz bizitzeko bidea ireki zion. Nouveau Roman deritzon taldeko egilerik ezagunenetarikoa da. Butorrentzat, eleberria errealitaterako hurbiltze fenomenologikoa da. Haren obrak, xehetasun handikoak, hertsiki mugaturiko leku eta denboretan gertatzen dira, eta gertaera guztiz arrunten gainean eraikitzen dira. Zenbait eleberri aipagarri: L´Emploi du temps (1956) eta Degrés (1960). Eleberri-egitura gainditu egiten du beste testu batzuetan: États Unis (1962), 6.810.000 litres d´eau par seconde (1966), Intervalle (1973). Poesia-liburuak ere egin ditu: Cycle (1962), Illustrations I, II, III, IV (1964-1976). Literatura-kritikaria ere bada: Répertoire I, II, III, IV (1960-1974), Essai sur les essais (1968), Quant au livre : triptyque en l'honneur de Gauguin (2000). Butorren idazkietan, generoen mugak gero eta lausoago ageri dira, «tarteko egiturak» erabiltzen baititu: Matières de rêve, 5 liburu (1975-1985).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Michel Butor Aldatu lotura Wikidatan