Miguel Antonio Otamendi Olaskoaga

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau bertsolariari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Larraburu».
Miguel Antonio Otamendi Olaskoaga
Bizitza
JaiotzaOiartzun, 1829
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaOiartzun, 1876 (46/47 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
Jarduerak
Jarduerakbertsolaria

Miguel Antonio Otamendi Olaskoaga, izengoitiz Larraburu (Oiartzun, Gipuzkoa, 18291876), gipuzkoar bertsolaria izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Xenpelar eta Ardotx izan zituen bertso-lagunak. 1869an, San Inazio bezperan, Ardotx bertsolariarekin bertsotan ari zela, eztabaida bat izan zuten. Ardotxek harri batez jo zuen buruan Otamendi, eta zauritu egin zuen. Harrezkero, burutik nahasia bizi izan zen hil arte. Ezagunak dira gertakizun horiek kontatuz jarri zituen bertsoak, Barka zaizkiguzu gure zorrak izenburukoak.

Antonio Zavalak bildu zituen haren bertsoak eta ibilaldiak, eta Larraburu, Lexoti ta Balentin bertsolariak (1973) izenburuko liburuan argitaratu zituen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]