Minamoto no Yorimasa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Minamoto no Yorimasa, gezi baten bidez, nue bat hiltzen

Minamoto no Yorimasa (源頼政, Minamoto no Yorimasa? 1106-1180) edo Gensanmi (源三位), Minamoto klaneko samurai bat izan zen, eta klaneko armaden buru Genpei Gerrak hasi zirenean. Seppuku bidez bere buruaz beste egitea ospetsua da, eta praktika hau abiarazi zuena bezala hartu zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gerlaria baino gehiago olerkaria zelarik, Yorimasa, bere bizitzan zehar, Minamoto eta Taira klanen arteko borroketatik at geratzen saiatu zen, eta aldea aukeratzea eragotzi zuen, Taira no Kiyomoriren laguna izatera ere iritsi zelarik. 1160ko Heijiren matxinadan, Go Shirakawa inseiaren alde eginez, lau urte lehenago, 1156an, Hogenen matxinadan egin zuen bezala, kontua Tairatarren alde jartzeko eta Minamototarrak tokitik kentzeko haina egin zuen.

Baina, ofizialki bere zerbitzutik erretiratzen denean, Kiyomoriren armadan, 1179an, bere klanaren beraren aurka jartzeari buruz iritziz aldatzen hasten da, Go Shirakawa eta Kiyomoriren arteko harremanak oso tirabiratsuak bihurtu, eta, azken honek, enperadore agurea atxiloarazi duen bitartean, Tairatarren aurkako oposizio indartsu bat eraginez.

1180ko martxoak 21ean, Taira no Kiyomorik, tronu inperialean, bi urteko bere biloba den Antoku jartzen du, Takakura enperadoreak tronua utzi ondoren. Mochihito printzea, Go Shirakawaren semea, bere tronurako eskubidea lapurtu diotelarik, Yorimasak, maiatzak 5ean, samurai familia ezberdinei armetara deitzea eragiten du, Kiyomorik iraindu zituen monasterio budistak bezala.

Genpei Gerrak, ofizialki, Ujiko lehen guduarekin hasten dira, ekainak 23an. Yorimasak zuzentzen ditu Minamototarren tropak, Mii-dera tenpluko sohei edo monje-gerlariekin batera, printzea babestua dagoen Byodo-ina defendatzeko.

Yorimasa, printzeari ihes egiten laguntzen saiatzen da, baina gezi batek zauritzen du. Harrapatua izatea eragozteko, seppuku bidez bere buruaz beste egiten du, aurretik, olerki bat idatzi zuelarik. Ezagutzen den lehen seppukuetako bat da, eta hurrengoentzako prozedura kodetu duena. Mochihito printzeak, Nararantz ihes egitea lortu zuen, baina egun batzuk beranduago hil zen, Taira gerlarien esku.

Olerkiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Minamoto no Yorimasaren olerkiak, Yorimasa Kashu antologian bilduak izan dira, baita Shin Kokin Shu eta Senzai wakashu antologia inperialetan ere.

Elezaharra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Heike monogataritik ateratako elezahar batek, 1153an, Yorimasak, gezikadez, jauregi inperialaren teilatuan pausatu zen nue bat hil zuela dio.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Minamoto no Yorimasa Aldatu lotura Wikidatan