Nara

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Nara

Nara
Nara bandera

Nara armarria

Ofiziala 奈良市
Estatua JaponiaJaponia
Uhartea
Eskualdea
Prefektura
Honshu
Kansai
Nara
Koordenatuak

34°41′00″N 135°48′0″E / 34.68333°N 135.80000°E / 34.68333; 135.80000Koordenatuak: 34°41′00″N 135°48′0″E / 34.68333°N 135.80000°E / 34.68333; 135.80000

Nara non dagoen adierazten duen Japonia-ko/-go/-eko mapa
Nara
Eremua 276,84 km²
Posta kodea 29201-0
Biztanleria 368.636 bizt.
Dentsitatea 1.331,59 bizt./km²
www.city.nara.nara.jp

Nara (奈良市 Nara-shi?) Japoniako hiria eta izen bereko prefeturako hiriburua da, Honshu uhartean dagoena. 2010ko erroldaren arabera 368.636 biztanle ditu. Japoniako hiriburua izan zen VIII mendean eta UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu ditu Aintzinako Narako monumentu historikoak. Honi esker Japoniako hiri bisitatuenetakoa da.

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hainbat teoria daude Nara izenaren jatorria azaltzeko.

  • Nihon shoki liburuan idatzitakoa: Narasu aditzak "lautada bihurtu" esan nahi du. Sujin enperadorearfen garaian soldaduen mendialdean zeuden errebeldeak gainditu eta basoa soildu (lautu) zuten. Mendi hauei Narayama deitu zitzaien, mendi laua, eta honek eman zion beranduago izena hiriari.
  • Kunio Yanagida folkloristak dioena: Teoria onartuena da. Nara izenak "aldapa txikiko lurra" esan nahi du. Kanji idazkerako sinboloek frogatzen omen dute teoria hau.
  • Yoshida Togo linguistak dioena: Nara haritz japoniarraren izena da. VIII mendean zuhaitz hau bazela forgatu da.
  • Matsuoka Shizuo linguistak dioena: Korearrez Nara hitzak "nazioa"edo "erresuma" esan nahi du.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nara prefeturaren iparraldean dago, Kyoto prefeturarekin eta Mie prefeturarekin muga egiten duelarik. Guztira 276.84 km²-ko azalera dauka. Hiriak Heijō jauregia zenaren ekialdea hartzen du, garai hartan hiriburuaren kanpoaldea zena.

Punturik altuena Kaigahirayama mendia da, 822 metro, eta baxuena Ikeda-cho barrutian dago, 56'4 metrotan.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Datu klimatikoak (Nara (1981~2010))
Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 18.9 23.9 25.9 30.5 32.7 35.8 37.3 39.3 36.9 32.0 26.8 21.7 39.3
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 8.7 9.6 13.4 19.8 24.1 27.2 30.8 32.6 28.2 22.2 16.5 11.4 20.4
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) −7.0 −7.8 −5.0 −2.4 1.4 7.3 12.2 12.8 7.7 2.3 −2.6 −6.6 −7.8
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) −0.2 −0.1 2.3 7.4 12.5 17.5 21.8 22.6 18.8 12.1 6.4 1.9 10.3
Pilatutako prezipitazioa (mm) 49.6 63.3 103.2 97.7 143.5 188.8 165.1 111.8 163.3 111.1 71.4 47.3 1316.1
Prezipitazio egunak (≥ 0.5 mm) 7.9 7.9 12.3 10.6 11.3 12.9 11.8 8.6 11.5 9.8 8.3 7.7 120.6
Elur egunak (≥ 1 mm) 1.4 1.9 0.8 0.0 0.0 0.0 0.0 0.0 0.0 0.0 0.0 0.7 4.8
Eguzki orduak 116.7 115.5 147.4 180.3 184.8 143.5 162.7 205.4 150.3 154.5 134.5 127.3 1822.9
Hezetasuna (%) 69 69 68 65 69 75 77 74 77 77 76 72 72.3
Iturria (1): Japoniako Meteorologia-Elkartea[1]
Iturria (2): Japoniako Meteorologia-Elkartea (errekorrak)[2]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez da ezagutzen noiz populatu zen Narako harana baina III-IV menderako Yamato probintzia (gaur egungo Nara prefeturaren eremua) Japoniako politikaren erdigunea zen. Orain Nara dagoen lurraldean Asuka-kyō (飛鳥, 530-694), Fujiwara-kyō (藤原京, 694-710) eta Heijō-kyō (平城京, 710–784) Japoniako hiriburuak izan ziren. Japoniako enperadoreek harremanak eratu zituzten Txinako Sui eta Tang dinastiekin eta Fujiwara eta Heijō garai hartako txinatar hirien eredua jarraituz eraiki ziren. Era berean txinatik eta batez ere koreatik zetozen inmigranteak hartu zituzten eta hauek Budismoa ekarri zuten. Nara Aroa 710 eta 784 artean izan zen eta garai hartako arte erlijiosoa oso aberatsa da Naran. Aipagarriak dira, besteak beste, Daibutsua edo Buda Handia (22 m) dagoen Todai-ji tenplua (755), Shoso-ji tenplua (761), eta Horyu-ji tenplua, Japonian dagoen tenplurik zaharrena.

VIII mendean monje budistek gobernu inperialean eragin nahi izan zuten eta 784 urtean Kammu enperadoreak budisten influentziatik urruti egongo zen toki berria aukeratu zuen, gaur egungo Kyoto ondoan dagoen Nagaoka-kyō eta 794ean Heian-kyō (平安京) izena ("lasaitasun eta bakearen hiria") izena eman ziona, gaur egun Kyoto. Hiriburutza galdu arren Narako tenpluen indartsu eusti zioten eta hiriak Nanto ezizena ("hegoaldeko hiriburua") hartu zuen.

1185 urtean Minamoto no Yoritomo shogunak Kamakura shogunerria eskuratu zuenean bere Fujiwara arbasoen Kōfuku-ji tenplua babestu zuen eta Tōdai-ji-rekin batera Nara bi tenpu indartsu hauen inguruan haziz joan zen. 1336tik aurrera ordea hegoaldeko eta iparraldeko (Kōfuku-ji) jauntxoen artean botere eta kontrol goseak ezegonkortasuna ekarri zuen, eta hirian hasi zena Yamato probintzia guztira hedatu zen Sengoku Aroan. XVII mendetik aurrera Tokugawa shogunerriak zuzenean gobernatu zuen Nara eta istiluak bukatu egin ziren.

XVIII mendean industria eta merkataritzaren garapenarekin Yamato probintzia osoa aberatsa zen Osaka prefeturan sartu zen. 1887an Nara prefetura banatu egin zen Osakatik eta Nara hiri modernoa 1898ko otsailaren 1ean eratu zen.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gizateriaren Ondarea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: Aintzinako Narako monumentu historikoak

1998an UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zituen tenplu eta santutegiak Aintzinako Narako monumentu historikoak izenpean.

Besterik[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiri senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Nara Aldatu lotura Wikidatan