Miren Basaras

Wikipedia, Entziklopedia askea
Miren Basaras

Bizitza
JaiotzaDerio, 1968 (55/56 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea 1995) doktoretza
Tesi zuzendariaRamón Cisterna
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakmikrobiologoa eta unibertsitateko irakaslea
Lantokia(k)Euskal Herriko Unibertsitatea
Enplegatzailea(k)Euskal Herriko Unibertsitatea  (1997 -

Inguma: miren-basaras-ibarzabal

Miren Basaras Ibarzabal (Bilbo, 1968) euskal mikrobiologoa da. Euskal Herriko Unibertsitatean egiten du lan irakasle Bizkaiko Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko Immunologia, Mikrobiologia eta Parasitologia sailean.[1] 2020ko martxoaren 22tik ia astero idazten du berria egunkarian pandemiaren jarraipena egiteko, eta aditu gisa duen ikuspuntua azaltzeko.[2][3]

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Herriko Unibertsitatean doktoratu zen 1995ean. Doktore-tesia, Detección de RNA en la infección por VHC. Implicación en la terapéutica de las hepatitis crónicas izenburukoa, Ramón Cisterna doktore katedradunaren zuzendaritzapean egin zuen.[4] Harekin hasi zen lanean Euskal Herriko Unibertsitatean.[1]

Gaur egun EHUko irakaslea eta ikertzailea da. Hainbat doktore-tesi zuzendu ditu, baita zenbait liburu eta zientzia-artikulu argitaratu ere.

Liburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Mikrobiologia medikoa (2004, EHU). Egilekidea: Adelaida Umaran.[5]
  • Desafíos de la Microbiología. Libro homenaje al profesor Ramón Cisterna Cancer (2018, EHU). Egilekidea: Lucila Madariaga.[6]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]