Miren Billelabeitia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Miren Billelabeitia

Bizitza
JaiotzaMungia, 1960 (63/64 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Familia
Ezkontidea(k)Jon Kortazar
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
Jarduerak
Jarduerakirakaslea eta idazlea

Inguma: miren-billelabeitia-bengoa Literaturaren Zubitegia: 1090

Miren Billelabeitia Bengoa (Mungia, 1960) euskara eta literatura arloko irakaslea eta idazlea da. 2023. urtean Saiakerako Euskadi saria eraman zuen, Norberak maite duena. Hitza gogoan, irakurketa biziz (Pamiela) lanagatik.[1]

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Filologian lizentziatua, Literatura Unibertsala eta Euskara eta Literatura irakasle izan da Mungiako Institutuan. Irakurketaren pedagogia aztertu du eta irakurketa bultzatzeko praktikari buruzko gogoeta egin du. Hitzaldiak eta formakuntza jarduerak eman ditu haren Eskualdeetako Berritzeguneetan, ikastetxeetan eta udako ikastaroetan literaturaren irakaskuntzaz eta solasaldi literarioen bidezko irakurketaren sustapenaz.[2]

« Irakaskuntzan? Zailtzen du irakasleek ez irakurtzea. Eta asko daude. Nik batzuetan faltan sumatzen dut kanon bat euskal literaturan. Irakurketa kanon bat. Horrek ez du esan gura bakarrik irakurri behar ditugula eredu horretan daudenak, baina aukerak eman ditzake. Ikasturtean irakurriko ditugun liburuetatik bat edo bi kanon horretakoak izan daitezke: garantizatu behar dugu lan eredugarri batzuk ere irakurriko direla. Horretan inbidia handia diet beste literatura handiei: esan dezagun, espainol guztiek ezagutzen dute Kixote, gehienek irakurri dute apur bat; edo frantsesek Moliere; edo Shakespeare Ingalaterran... Baina horretarako, irakasleak irakurri behar du, eduki behar ditu aukeratzeko irizpide batzuk. Zenbat euskaldunek aipa dezakete euskal literaturako lan garrantzitsuren bat? Gutxik. »

—Miren Billelabeitia. (Amaia Igartua Aristondori, elkarrizketa batean).[3] Berria. 2023-09-17.


Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Euskal literaturaren historia (2003),
  • (Gaztelaniaz) Esquemas de euskara. (2003)
  • Lauaxeta. Oihartzunak. (2008), Esteban Urkiaga Lauaxeta euskal poetaren antologia.
  • Mungia BHI institutuko ikasleekin batera: Aitita-amamen guda zibila. (Erein, 2019).
  • Norberak maite duena. Hitza gogoan, irakurketa biziz (Pamiela), 2023.[4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Berria. (2023-10-16). «Maialen Berasategi Catalanek eta Joxemari Berasategi Zurutuzak irabazi dute Itzulpengintzako Euskadi saria» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-10-16).
  2. Txalaparta:, egileak eta liburuak. «Miren Billelabeitia. Biografia eta zenbait lan» www.txalaparta.eus (Noiz kontsultatua: 2023-10-16).
  3. Igartua Aristondo, Amaia. (2023-10-16). ««Irakurlerik gabeko hizkuntza ez da garatuko; eta, beraz, ahitu egingo da»» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-10-16).
  4. «Arte(faktua) 187: Miren Billelabeitiak ‘Norberak maite duena’ liburuan irakurtzera animatzen ditu gazteak • ZUZEU» ZUZEU 2023-03-03 (Noiz kontsultatua: 2023-10-16).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]