Lauaxeta
| Datu pertsonalak | ||
|---|---|---|
| Izen osoa | Estepan Urkiaga | |
| Ezizena | Lauaxeta | |
| Jaio | 1905eko abuztuaren 3a | |
| Laukiz (Bizkaia) | ||
| Hil | 1937ko ekainaren 25a | |
| Gasteiz (Araba) | ||
Estepan Urkiaga, ezagunagoa Lauaxeta ezizenaz, (Laukiz, Bizkaia, 1905eko abuztuaren 3a - Gasteiz, Araba, 1937ko ekainaren 25a) euskal idazlea zen.
Euzkadi egunkarian eta beste hainbat agerkari abertzaletan kazetari lanetan aritu zen, eta literaturako klasikoak euskaratu zituen. Garai hartako marmarioek ziotenez, homosexuala zen. Euskararako aranatar ereduaren jarraitzaile zen, eta bere lanak mendebaleko euskaran idatzi zituen. Espainiako Gerra Zibilean EAJren komisario politiko ibili zen. Gernika bonbardatua bisitatzera zeramatzan kazetariekin batera atxilotu zuten. Euzko Jaurlaritzako agintariak beste preso baten truke askatzen saiatu baziren ere, handik gutxira, 1937ko ekainaren 25ean, 32 urte zituela, frankistek Gasteizko hilerrian fusilatu zuten.
Eduki-taula |
Lanak [aldatu]
Olerkiak [aldatu]
- "Udabarriko abestija" (poema soltea). Euzkerea (Bilbo), 1930.
- "Maitale kutuna" (poema soltea). Euskaltzaleak (Donostia), 1930. Lan horrengatik jaso zuen Olerki Saria urte hartan.
- "Bide barrijak": Verdes (Bilbo), 1931.
- "Igande goiz baten" (poema soltea). Euzkerea, 1932.
- "Palankari bati" (poema soltea). Euzkerea, 1932.
- "Artzain baten erijotzean" (poema soltea). Yakintza (Donostia), 1934.
- "Bolutxu zuria" (poema soltea). Yakintza, 1934.
- "Etxeko alaba" (poema soltea). Yakintza, 1934.
- "Arrats-beran" Verdes (Bilbo), 1935.
- "Amaiur gaztelu baltza" (poema soltea). Yakintza, 1935.
- "Txiribogin-alaba" (poema soltea). Yakintza, 1935.
- "Topa baten ostean" (poema soltea). Yakintza, 1935
- "Poema solteak:1925-1931, 1974"
- "Poema itzuliak:1927-31, 1974"
- "Antologia". Itziar Agirre, Martin Agirre, Aita Onaindia, Luis Arostegi". Mensajero, 1974.
- "Antologia". Jon Kortazar, Miren Billelabeitia. Erein, 1985.
- "Antología poética vasca". "A un minero asesinado" ("Langile eraildu bati", Arrats-beran liburutik) Vanguardia Obrera (Madril), 1987.
- "Lauaxeta / antologia eta sarrera". Koldo Izagirre. Susa, 2001.
- "Lili-negarra / Lauaxeta" Gaztelupeko Hotsak, 2004.
- "Ehungarrenean hamaika" Gaztelupeko Hotsak, 2005.
Ipuinak [aldatu]
- "Illuntzeko ixarra" Euzkerea, 1930.
- "Campa de Gustiz Ederra" (erdarara itzulia) Gudari (Bilbo), 1937.
- "El fusil del abuelo" (erdarara itzulia) Gudari, 1937.
- "Ipuiña dirudin egia" Erein, 1985.
- "Iru adizkideak". Erein, 1985.
- "Azalpenak : 1931-1935 / Lauaxeta, Urkiaga'tar Estepan" Jon Kortazar. Labayru Ikastegia, 1982.
Antzerkia [aldatu]
- "Antzerkia / Esteban Urkiaga". Jon Kortazar. Euskal Editoreen Elkartea (Donostia), 1990. Edukia: "Asarre-aldija", "Epaya", "Balbiak" (Maeterlinck-en lanaren itzulpena), "Iru gudari" (Manu de la Sotaren lanaren itzulpena).
Ikus, gainera [aldatu]
Kanpo loturak [aldatu]
- Lauxetari buruzko monografikoa, Bidegileak bilduma.
- Basque Poetry webgunean.
- Biografia, Bizkaie webgunean.
- Gipuzkoa Kultura webgunean.
- [1], Klasikoen Gordailua.
- Lauaxeta, Literaturaren Zubitegian.
- Susa-literaturan.