Misha

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
RIAN archive 488322 Flag-bearers of states-participants of the XXII Summer Olympic Games.jpg
RIAN archive 104727 Moscow Olympic Games.jpg

Misha (errusieraz Миша), 1980ko Moskuko Udako Olinpiar Jokoetako maskotaren izena da. Hartz arre bat da, Viktor Chizhikov marrazkilari sobietarrak diseinatua.

Misha, arrakasta komertziala eta mundiala izan zuen kirol ekitaldi bateko lehen maskota izan zen. Bere irudia zuten objektu ugari saldu ziren mundu osoan, eta marrazki bizidunetako sail propio bat ere izan zuen. Misharen arrakastak, maskotak izatearen ohitura orokortu zuen, ez bakarrik Olinpiar Jokoetan, baizik eta baita beste kirol ekitaldi batzuetan ere, Munduko Futbol Txapelketan kasu.

Misha, Mijail izen errusiarraren hipokoristiko bat da. Gainera, Misha, Mishja, Mijail Potapich (hau da, Mikel, Potapen semea) eta Mijail Potapich Toptigin (edo soilik Toptigin), hartzei ematen zaizkien ezizenak dira. Aldi berean, hartza, historikoki, Errusia eta SESBen ikurra izan da.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]