1980ko Udako Olinpiar Jokoak

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Moskuko Udako Olinpiar Jokoak
1980

Olympic rings with white rims.svg XXII. Olinpiada
Olympic flag.svg
Hiria  Mosku (URS)
Estatu partehartzaileak 80
Hasiera Uztailaren 19a
Bukaera Abuztuaren 3a
Atleta kopurua 5.179
Estadioa Luzhniki estadioa
Kirolak 21

1980ko Udako Olinpiar Jokoak Moskun ospatu ziren. Hau, Udako Olinpiar Jokoen XXII. edizioa izan zen. Hautagaitza, azken orduan aurkeztua izan zen, eta hautaketa irabazi zuen, aldeko 39 boto jasoz, Los Angelesenak, hurrengo Olinpiar Jokoak antolatuko zituenak, 20 bakarrik jaso zituen bitartean.

Moskuko Olinpiar Jokoak, olinpiar munduaren zatiketa negargarriagatik gogoratzen dira. 5217 kirolarik parte hartu zuten, 81 herrialde, 21 kirol eta 204 probatan ordezkatuz.

Jokoen finantzaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nazioarteko Batzorde Olinpikoak aurkeztutako gastu eta sarreren txostenaren arabera, Olinpiar Jokoen antolakuntza eta prestaketa gastuak, 862,7 milioi errublokoak izan ziren. Sarrerak, berriz, 744,8 milioikoak, honela, 117,9 milioi errubloko gabezia utziz. Baina, aditu batzuen arabera, historiako olinpiar jokorik errentagarrienetako batzuk izan ziren.

AEBen boikota[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Joko hauetan, eragin handia izan zuen une hartako egoera politikoak. Mosku, SESBeko hiriburua zen, munduko herrialderik handienarena, eta munduko potentzia handienetako bat, bai ekonomikoki, baita politiko eta militarki ere. Sozialismoa, kapitalismoaren aurkakoa zen, eta estatu sozialista eta kapitalistak, zenbait hamarkadaz elkarren lehian zebiltzan, Gerra Hotza zeritzonean.

AEBek, sobietarren Afganistango parte hartzea (1979-1989) inbasio bat zela eta nazioarteko zuzenbidearen aurka zihoala argudiatuz, jokoetara ez joatea erabaki zuten, ospatu baino sei hilabete lehenago. Garai hartan AEBetako presidente zen Jimmy Carterrek, estatubatuar pasaportea kentzeaz mehatxatu zuen, jokoetara joaten saiatzen zen kirolari oro.

Erabaki honekin bat etorri ziren beste herrialde batzuk, bere aliatuetako batzuk ziren, Mendebaldeko Alemania, Kanada, Argentina, Japonia, Turkia edo Norvegia kasu. Estatu batuen aliatuak ziren estatu batzuk, Erresuma Batua eta Australia kasu, euren kirolariei utzi zien, jokoetan parte hartu ala ez parte hartzeko erabakia, nortzuk bandera olinpikopean parte hartu zuten. Txina ere, Sobietar Batasunaren etsaia zen, ez zen jokoetara joan. Ez joatea erabaki zuten 65 estatuetatik, Nazioarteko Batzorde Olinpikoak, 45 edo 50, estatubatuarren ekimenarekin zuten adostasunagatik izan zela uste du.

Orotara, 80 herrialdek parte hartu zuten Jokoetan, herrialde parte-hartzaile kopururik txikiena, Melbourneko 1956ko Olinpiar Jokoetatik, baina honek ez zuen errekor ugari haustea eragotzi, are, aurreko Montrealeko Jokoetan baino errekor gehiago hautsi ziren.

Dominak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Postua Estatua Urrea Zilarra Brontzea Guztira
1 Sobietar BatasunaSobietar Batasuna 80 69 46 195
2 Alemaniako Errepublika DemokratikoaAlemaniako Errepublika Demokratikoa 47 37 42 126
3 BulgariaBulgaria 8 16 17 41
4 KubaKuba 8 7 5 20
5 ItaliaItalia 8 3 4 15
6 HungariaHungaria 7 10 15 32
7 ErrumaniaErrumania 6 6 13 25
8 FrantziaFrantzia 6 5 3 14
9  Erresuma Batua 5 7 9 21
10 PoloniaPolonia 3 14 15 32
Guztira 204 204 223 631

Gertakariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kirolari nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Aurrekoa
1976ko Montrealeko Udako Olinpiar Jokoak
Aro Modernoko Udako XXII. Olinpiar Jokoak
1980
Ondorengoa
1984ko Los Angeleseko Udako Olinpiar Jokoak
Misc.png
Wikiproiektu bat abian da
1980ko Udako Olinpiar Jokoak gaiari buruz.
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: 1980ko Udako Olinpiar Jokoak Aldatu lotura Wikidatan