Talko

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu


Laguntza:Mineral infotaula irakurtzeko eraMineral infotaula irakurtzeko era
Talkoa
Talkoa
Ezaugarri orokorrak
Kategoria Filosilikatoak
Formula Mg3Si4O10(OH)2
Nickel-Strunz sailkapena VIII/H.09-40
Identifikazioa
Kolorea Zuria, grisa, berdea edo urdina
Habito kristalinoa masa, orri-formatik zuntzakarara
Sistema kristalinoa Monoklinikoa edo triklinikoa[1]
Haustura Haustura basal perfektua
Gogortasuna
Mohs eskalan
1
Distira Ezkoaren antzekoa edo perlakara
Marra Zuria
Dentsitate erlatiboa 2,5 - 2,8
Kristala talc.

Talkoa silikatoen taldeko mineral zuri edo gris berdexka da, eta Mohsen gogortasun eskalan gogortasun txikienaren eredu bezala hartzen da. Horregatik, eskala honetan, 1 balioa ematen zaio. Ukitzean, hain koipetsu edo xaboitsu nabaritzen da, ezen azazkalarekin marratu daitekeen.

Hobiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Talkoa, ohi, modu masiboan agertzen da (esteatita ere deitzen dena) eta oso gutxitan ondo eratutako kristaletan. Olibinoa, piroxenoa eta anfibola bezalako magnesio silikatuen metamorfosiagatik eratzen da. Mineral honen ekoizlerik handiena, Ameriketako Estatu Batuak, Txina eta Europar Batasuna dira, nondik munduko ekoizpen osoaren zati handi bat datorren.

Industrian duen garrantzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Talko hautsa

Hainbat erabilpen ditu mineral honek. Hauts eran, paper eta kartulinaren ekoizpenean, betegarri bezala erabiltzen da, baita laka eta margoendako ere. Zeramikaren industrian, goma eta plastikoen gehigarri bezala erabiltzen da, baita larruazalaren narritadurak eragozteko eta hau hidratatzeko.

Tenperatura altuekiko duen erresistentziagatik, termoerresistenteak diren materialen ekoizpenean ere erabiltzen da

Kosmetikako hauts askoren oinarria ere bada

Azkenik, janari industrian, E553b bezala erabiltzen da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Talko Aldatu lotura Wikidatan
  1. An Introduction to the Rock-Forming Minerals, second edition, by W.A. Deer, R.A. Howie, and J. Zussman, 1992, Prentice Hall, ISBN 0-582-30094-0.