Mondayko ur-jauziak
Mondayko ur-jauziak | |
---|---|
Saltos del Monday | |
Eskualdea | Paraná Garaia |
Kontinentea | Amerika |
Koordenatuak | 25°33′43″S 54°37′53″W / 25.5619°S 54.6314°W |
Garaiera | m. |
Altuera | m. |
Zurrusten kopurua | 3 zurrusta nagusi |
Zurrustarik altuena | 40 m. |
Luzera osoa | m. |
Betebidea | Monday ibaia |
Batez besteko emaria | m³/s |
Mondayko ur-jauziak (gaztelaniaz: Saltos del Monday) Paraguaiko hego-ekialdean dauden ur-jauziak dira, Paraguaik Brasil eta Argentinarekin duen mugatik hurbil. Hauek Paraná Garaiko departamenduko Presidente Franco udalerrian daude eta Mondayko udal parkea (gaztelaniaz: Parque Municipal Monday) izeneko inguru babestuko zati dira. Parkeak 9 hektareako azalera hartzen du.
Mondayko jauziak Paraguaiko lekurik ikustatuenetako bat da.
Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urteko batezbesteko tenperatura 21 °C-koa da. Tenperatura maximoa 38 °C-koa izatera irist daiteke; minimoa, berriz, 0 °C-ra jaits daiteke. Herrialdean urtean zehar metatutako prezipitaziorik handiena Paraná Garaia eskualdean neurtzen da. Neguan ihintza eta lainoak etengabekoak izan ohi dira.
Hidrografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Monday ibaiak Paraná ibaian isurtzen du ura. Honen emaria aldakorra da, euri-sasoiaren arabera.
Ur-jauziak Monday ibaiaren bokaletik hurbil daude. Hauek, bere osotasunean, 45 metroko garaiera eta 390 metroko zabalera dute gutxi gorabehera. Zehazki hiru jauzi nagusiz eta beste txikiago batzuez osatuta daude.