Paraná

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Artikulu hau ibaiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Paraná (argipena)».
Paraná
Río Paraná (es) Rio Paraná (pt)
Paraná River, Rosario (2).jpg
Parana ibaia Rosario zeharkatzen.
Kokapena ArgentinaArgentina
BrasilBrasil
ParaguaiParaguai
Luzera 3.940 km
Arroa 2.605.000 km²
Emaria 17.300 m³/s
Iturburua Paranaiba, Grande ibaia
Ibai ahoa Río de la Plata
Riodelaplatabasinmap.png

Paraná[1] (gaztelaniaz Río Paraná; portugesez Rio Paraná) Hego Amerika zeharkatzen duen ibaia da. Río de la Plata du bere ahoa.

Paraná hitza tupiz "Itsasoaren senide" edo "Itsasoa bezala" esan nahi du.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Paraná ibaia Brasilgo São Paulo, Minas Gerais eta Mato Grosso do Sul estatuen artean jaioa da, Grande ibaiaren eta Paranaiba ibaiaren bilgunean. Behin Brasil zeharkatuta, Salto del Guairá hirian Brasil eta Paraguai arteko muga egiten du 190 km zehar, gero Argentina, Paraguai eta Brasil arteko muga egiteko.

Iguazu ibaiaren ahoan Argentina eta Paraguai arteko muga egiten du, hortik mendebalderantz jotzen du Paraguai ibaiaren ahoa arte, orduan hegoalderantz jotzen du Rio de la Platan hil arte.

Ibilbidea hiru tartean banatu daiteke:

  • Goiko ibaibidea edo Goi Parana: (1.550 km), iturritik Paraguai ibaiaren ahoa arte. Tarteko ibaiadar nagusiak:
    • Ezkerraldetik: Tieté ibaia, Paranapanema ibaia, Ivaí ibaia, Piquirí ibaia eta Iguazu ibaia.
    • Eskuinaldetik: Verde ibaia, Pardo ibaia, Ivinhema ibaia eta Monday ibaia.
  • Erdiko ibaibidea edo Erdialdeko Parana: (722 km), Paraguai ibaiaren ahotik Diamante hirira arte. Tarteko ibaiadar nagusiak:
    • Ezkerraldetik: Santa Lucía ibaia, Corrientes ibaia eta Guayquiraró.
    • Eskuinaldetik: Paraguai ibaia, Negro ibaia eta Salado ibaia.
  • Beheko ibaibidea edo Behe Parana: (298 km), Diamante hiritik Rio de la Plata arte. Tarteko ibaiadar nagusiak:
    • Ezkerraldetik: Carcarañá ibaia eta Luján ibaia.
    • Eskuinaldetik: Victoria ibaia eta Gualeguay ibaia.

Hiri nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Parana – Paraguai ibaiaren arroan 75 milioi pertsona bizi dira. Arroan dauden hiri nagusiak São Paulo, Buenos Aires, Curitiba, Asuncion, Campinas eta Rosario dira.

Baina bazterreko hiri nagusiak hauek dira:

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Paraná