Mondeju

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Mondeju zuria.

Mondejua odolkiaren antzeko hestebete bat da. Jatorria Goierrin dago, Zaldibian zehazki. Urtero, 1994tik, Idiazabalgo gazta eta mondeju lehiaketa egiten da Goierri ekialdeko herri honetan.

Eduki-taula

Motak [aldatu]

Bi mondeju mota daude: Bata, zuria, arrautzaz eginikoa. Bestea, berriz, beltza, ardi odolaz eginikoa.

Prestaketa [aldatu]

Zuria [aldatu]

Ardi gantzarekin, arrautzak, porruak, pipermina eta gatza nahasten dira. Nahi izanez gero, perrexila eta ardiaren barrukiak ere nahas daitezke aurreko gauza guztiekin. Guzti hau, ardiaren hestean sartzen da eta su motelean egosten da, pare bat orduz.

Beltza [aldatu]

Arrautza eta barazkirik gabe egiten da hau. Ardiaren odola gatzitu egiten da, eta berau, ardiaren hestean bertan sartzen da. Ondoren, zuriaren prozedura berbera jarraitu behar da. Etxarri Aranatzen mota honetako odolkiari "tripekia" deitzen zaio.

Ikus gainera [aldatu]